Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Bertsolari Txapelketa Nagusia. Finalaurrekoak. Joanes Illarregi Marzol. Bertsolaria

«Oraindik ez naiz guztiz atera igandeko zurrunbilotik»

Joanes Illarregi izan zen nagusi Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren kanporaketan. Eta, hain zuzen ere, garaipen horrek berak eman dio finalaurrekoetarako aukera.

ANDONI CANELLADA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Miren Mujika Telleria -

2022ko irailak 27

Igandeko kanporaketan, hasierako agurreko azken puntuan eman zuen aditzera bere oholtza gaineko presentzia Joanes Illarregik (Leitza, Nafarroa, 1999): «Orain hasten da egitan». Lehen Txapelketa Nagusia du aurtengoa, eta, saioa kostata hasi bazuen ere, etorri ahala erantzun zien gaiei. Hala, behetik gorako bidea egin, eta horrela amaitu zuen saioa: finalaurrekoetarako aukera lortuta. 138 puntu bildu zituen ganbarako ariketan, eta bertan utzitako bertso sortak emango zion, ziurrenean, hurrengo saiorako aukera.

 

678 puntu eskuratuta izan zinen garaile igandean. Zer moduz zaude gaur?

Ongi. Astero bezala, lanera joan naiz. Igandeko saioaren emaitza dela eta, ez dut denbora askorik eduki saioa bera eta emaitza asimilatzeko. Egia da komentatu dudala inguruan saioa, batekin zein bestearekin. Baina, oraindik ez naiz igandeko zurrunbilotik guztiz atera. Oso pozik nago, noski, baina horretan askorik pentsatu gabe.

Zure bertso puntuagarri guztiak amaitu zenituenerako, espero zenuen emaitza?

Txapelketan askotan pasatzen den zerbait da norberak espero duen puntuazioak eta epaimahaiak jarritakoak ez dutela bat egiten. Ez da gauza bera saio bat oholtzatik bizitzea edo kanpotik ikustea.

Eta nola bizi izan zenuen zuk oholtzatik?

Sentitu nuen kostata hasi nintzela. Gehienbat, arrankatzen izan nituen lanak. Une horretan nire helburua izan zen zetorrenari oinak lurrean nituela eustea. Gerora, saioa aurrera joan ahala, uste dut behetik gora joan nintzela pixkanaka.

Izan zenuen gozatzerik?

Behetik gora joan nintzen horretan gozatu nuen gehiago, bai. Arrankatzea kostatu zitzaidan hasiera horretan, gozatzea baino gehiago, saioari erori gabe eustea zen nire asmoa. Ez dakit, bertsoaldiari erreparatuta, non aterako ziren ale politenak, baina nik, behetik gorantz joan ahala, erosoago eta libreago sentitzea lortu nuen.

Bada, puntuek diote zortziko txikian eta ganbarako lanean lortu zenituela puntu gehien. Edonola ere, zein ariketatan sentitu zinen zu gusturen?

Kartzelakoan aritu nintzen gusturen. Dena dela, zortziko txikian ere oso eroso aritu nintzen, eta baita hamarreko txikian ere. Hamarreko txikian, hasieran, zaila egin zitzaidan gaiari nondik heldu pentsatzea, ez baitzitzaidan rol erraza egokitu. Hala ere, uste dut jakin nuela, bestelako abiapuntu batetik, gaiari aterabideak bilatzen.

Azken orduko albistea izan zen zure anaiaren parte hartzea, eta batera aritu zineten oholtzan.

Ohituta gaude elkarrekin kantatzera. Txapelketetan, ia-ia beti, elkarrekin kantatu izan dugu. Babesa eman dezake anaia hor egoteak, baina sei gara oholtzan kantukide, eta modu berean babesten eta laguntzen dugu elkar. Azken batean, seiok gaude lehian, baina talde bat gara era berean, eta une oro laguntzen diogu elkarri; saioa hasi aurretik batez ere, baina baita kartzelan gaudenean ere. Beraz, uste dut igandean giro polita izan genuela orokorrean.

Elizondon arituko zara urriaren 22an. Nola hartuko duzu ordura arteko denbora?

Orain artekoa bezala. Bertso eskolara joango naiz, eta bertsotan arituko naiz entrenatzeko. Egia da, lehendabiziko saioa ikusita, jabetu naiz badagoela zer hobetu. Beraz, saioa aztertu eta hobetu beharreko hori landu nahiko nuke hemendik eta urriaren 22ra bitarte.

Pankarten artean propio zu animatzeko bat ere bazenuen parez pare: «Joanes ikasten da, eta ez begira. Jarri mingañe saltsan». Ikusiko zenuen, ezta?

Ikusi nuen, bai.

Bada, lehenago esan duzu desberdin ikusten direla saioak oholtzatik edo kanpotik. Zer esan zizuten bertan izan zenituen gertukoek?

Poza partekatu nuen eurekin. Une horretan, euren poza nirea baino handiagoa zen, ziurrenik. Baina, hain justu, horrek sinetsarazi zidan garaipena.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

<b>Amurrioko saioa.</b> Joan den larunbateko saioa, Amurrioko Bañueta kiroldegian. ©GARI GARAIALDE

Iristen aurren, eta joaten azken

Miren Mujika Telleria

Baionan jokatuko da gaur Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren itzuliko bigarren saioa. Ohi bezala, 17:00etan hasiko da. Aulki, soinu eta foku; pronto izango dira den-denak ordurako. Bertsozale Elkarteko ekoizpen taldeak du horren ardura. Zein da, baina, horren atzean dagoen inurri lana?
Indar Trabesen lehen kontzertua fikzioan irudikatzen, herenegun, Mutrikuko Venezia diskotekan. ©JON URBE / FOKU

Itoiz taldearen lehen printzak

Jone Bastida Alzuru

Doxa ekoiztetxea eta Larraitz Zuazo zuzendaria Itoiz taldeari buruzko pelikula bat prestatzen ari dira, dokumentalaren eta fikzioaren artean mugitzen dena. Mutrikun izan dira filmatzen.

Ekoetxea Urdaibaik hizkuntza indigenen erakusketa bat jarri du ikusgai. ©Monika del Valle / Foku

Hizkuntza jasangarriak

Amaia Igartua Aristondo - Bizkaiko Hitza

Busturiko Urdaibaiko Ekoetxeak erakusketa batean bildu ditu 11 hizkuntzatan emandako testu batzuk eta haien euskarazko itzulpenak: 'Hizkuntza indigenak, Ama Lurra zaintzen'. Abenduaren 18ra bitartean bisitatu ahalko da.

 ©Andoni Canellada / FOKU

Sustrai Colina: «Lanketa guztiak abiatzen dira pertsona gisa zaren horretatik»

Joanes Etxebarria - Ipar Euskal Herriko Hitza

Sustrai Colina Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalista izan da azken bost aldietan. Aurten, finalerdien lehen itzuliko saioa irabazi du, eta gaur Baionan kantatuko du, bigarren itzulian. Gogo «handiz» ariko da.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.