Beethovenen lana gogora ekarriko dute irailean Donostian

Konpositore alemaniarraren jaiotzaren 250. urteurrena sei kontzerturekin ospatuko du Donostia Kulturak. Irailaren 8an jasoko du Atx Teatroak Donostia antzerki saria

Josu Okiñenak irailaren 5ean interpretatuko ditu, Viktoria Eugenian, Beethovenen lanak.
Josu Okiñenak irailaren 5ean interpretatuko ditu, Viktoria Eugenian, Beethovenen lanak. GORKA RUBIO / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Mikel Lizarralde -

2020ko uztailak 9

Ludwig van Beethoven konpositorea jaio zela 250 urte beteko dira abenduan, eta urtemuga hori gogoratuko du Donostia Kulturak iraileko lehenengo astean. Sei kontzertu programatu ditu, guztiak ere konpositore alemaniarraren obrak ardatz izango dituztenak. Ensemble Siciliano laukoteak hasiko du emanaldi zikloa irailaren 1ean Viktoria Eugenia antzokian, eta talde berak emango du azken kontzertua, hilaren 6an, areto berean. Gainerako kontzertuak lau pianistak emango dituzte: irailaren 2an, Juan Carlos Fernandez-Nietok; 3an, Nikos Stavlasek; 4an, Judith Jauregik; eta 5ean, Josu Okiñenak. Saio guztiak Viktoria Eugenia antzokian izango dira.

 

Atzo eman zuen Donostia Kulturak abuzturako eta irailerako musika eta antzerki programazioaren berri, eta, arte eszenikoen alorrean, antolatzaileek umorearen alde egin dute, nabarmen, eta komedia nagusi izango da Donostian taularatuko dituzten antzezlanetan. Horien artean, Jon Plazaolaren Irabazi nabarmendu beharra dago, erabateko estreinaldia izango baitu abuztuaren 26tik 30era. Gaur egungo gizarte lehiakorrari buruzko komedia da, eta Antzoki Zaharrean emango dute. Dagoeneko estreinatuak dauden beste antzezlan batzuk ere izango dira Donostian. Hala, Izena!Ene ba! antzezlanaren izenburu berria— eramango du Txalo konpainiak abuztuaren 13tik 16ra Antzoki Zaharrera. Begoña Bilbaok zuzendu du obra, eta Asier Sota, Ane Gabarain, Mikel Laskurain, Joxe Kruz Gurrutxaga eta Alazne Etxeberria ditu protagonista.

Donostia antzerki saria

Antzerkiaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez banatu izan dute Donostia antzerki saria, martxoaren 27an, baina, aurten ezin izan zenez ekitaldia egin, Atx Teatroak irailaren 8an jasoko du, Viktoria Eugenian, Zazpiak bat obragatik irabazitako saria. Ondoren, antzezlana taularatuko du.

Irailean Donostian emango dituzten euskarazko beste bi antzezlanak ere Txalo konpainiarenak izango dira: Rita —Joseba Apaolaza eta Aitziber Garmendiarekin—, 9tik 12ra, Antzoki Zaharrean; eta Zoaz pake santuan —Ane Gabarain eta Mikel Laskurainekin—, 27an, Imanol Larzabal kultur etxean.

Gaztelaniazko beste hainbat antzezlan ere programatu dituzte abuztu eta irailerako: Mentiras inteligentes (abuztuaren 5etik 9ra), La fiesta del chivo (abuztuak 5-9), El método Gronholm (abuztuak 11-16), La herencia (abuztuak 19-23), La habitación de Maria (abuztuak 19-23), La sumisión, y el porvenir está en los huevos (abuztuak 28-29), Coppelia, el cuento de la niña de los ojos de porcelana (abuztuak 30), Cuidados intensivos (irailak 3-6) eta Desmontando a Séneca (irailak 10-13).

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Jendea terrazetan Bilbon, astelehenean. ©Aritz Loiola/FOKU

651 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian

Berria

Bizkaian kasu gehien atzeman diren eguna izan da: 402. Osasun Saila eta Bizkaiko Foru Aldundia arratsaldean bilduko dira egoera aztertzeko.

 ©JON URBE / FOKU

«02:00etan, festak ezin du segitu eremu pribatuetan»

Aitor Biain

Herritarren parte hartze handiagoa eskatu dute ostalariek, ardura guztia beren bizkar izan ez dadin. Ataka estuan direla ohartarazi dute, eta babes ekonomikoa galdegin diote administrazioari, helegitea onartu edo ez.

Osasun langileak PCR probak egitn Donostian, iragan astean. ©Gorka Rubio/FOKU

Getxoko Bikain tabernan izan zirenei proba egiteko eskatu die Jaurlaritzak

Berria

Abuztuaren 2tik 10era bertan egon zirenek egin beharko dute testa.

Kezka adierazi dute lehen arretako hainbat langilek. Argazkian, Bilboko Areilza anbulatorioa. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

«Osasun sistemak eztanda egingo du»

Maialen Arteaga

Lehen arretako zentroen estutasunak azaleratu ditu COVID-19ak, eta aspaldiko aldarriak hauspotu ditu. Pandemiaren «bigarren olatua» iritsi dela aitortu du Eusko Jaurlaritzak, baina osasun etxeetan langileen erdiekin eta «lan gainkargarekin» dabiltzala salatu dute.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna