Albistea entzun

Kimioterapiak gezatutakoa gozatzea

Kimioterapia jasotzen dutenenentzat elikagai «erakargarriak eta premiazko nutrientez osatuak» sortuko ditu Azti ikerketa zentroak
Elikagaiak sortzen ditu Azti ikerketa zentroak, beste zeregin batzuen artean.
Elikagaiak sortzen ditu Azti ikerketa zentroak, beste zeregin batzuen artean. JAVIER LARREA / AZTI

Itziar Ugarte Irizar -

2017ko urriak 14 - Donostia

Elikatzea eguneroko borroka bihurtzen da minbiziaren letra larriko borrokan ari direnentzat. Azti ikerketa zentroak egin duen ikerketa baten arabera, kimioterapia jaso duten 151 lagunetatik %76k gustuan nahasmenduren bat jasan du, %63k aho lehortasuna du, %40k metal zaporea hartzen dio janariari, eta %35ek hotzarekiko sentiberatasun berezia du. Eta horrek guztiak eragin zuzena du apetituan, alegia, apetitu faltan. Datuok eskutan, Donostiako Onkologikoak eta Azti ikerketa zentroak akordioa sinatu dute kimioterapiaren ondorioz egoki elikatzeko ezintasunak dituztenentzat elikagai «erakargarriak eta nutrizio aldetik osatuak» garatzeko.

Matxalen Uriarte Azti ikerketa zentroko Elikadura eta Osasun Arloko koordinatzaileak azaldu duenez, kimioterapia tratamenduagatik zentzumen hautematea aldatuta dutenentzako produktuen falta sumatzen zuten sektoreko profesionalek. Dioenez, «apetitua galtzen dutenentzat mundu bat da jogurt bat jatea bera ere. Badago jendea denari metal zaporea hartzen diona, ahoan muturreko lehortzea duena, zapore guztiak nahastuta hautematen dituena».

Onkologikoarekin elkarlanean, «zentzumen nahasmenduaak» zehaztasunez ikertu nahi ditu Aztik. Analisi berri bat aplikatuko dute, gainera: geruza lipidomika globulu gorrietan. «Gantz-azidoen profila nola aldatzen den neurtuko dugu, denok behar duguna gure zelulak lan egin dezaten. Horrek esango digu paziente bakoitzak metabolismoan duen nahasmendua, gero guk jakin dezagun dietarekin zein ekarpen egin behar dugun».

Hori da egitasmoaren ardatzeko bat, minbizia dutenen «nutrizio desfasea» zehaztea. Bestalde, baina, ze motatako elikagaiak garatzea komeni den landuko dute. «Minbizia duenaren bizi kalitatea hobetzeko, beti jan izan duenera ahal beste hurbiltzea da helburua. Psikologikoki ere oso lagungarria da ikustea bizitza normala egin dezakeela».

Hitzarmenari esker aterako dituzten produktuak eguneroko elikagaiak izango direla aurreratu du Uriartek; jogurt bat, gozoki bat edo salda bat, esaterako. Hori helburu, lantzen zailena nutrizio formulazioa eta dosia direla dio. «Halaber, itxura, gustua, aroma... landuko ditugu. Agian, kanpotik ikusita, ez da diferentziarik antzemango, baina tratamenduan dagoenak igarriko du».

Begietatik ere sar dadin

Kimioterapiaren tratamendupean daudenei askotan elikagai guztiak «pure edo irabiaki gisan» ematen zaie, eta horrek ez du apetitua irekitzen laguntzen, Uriarteren arabera. Hala, janaria begietatik ere sar dadin, errazio txikikoak eta «ohi baino solidoagoak» izango direla uste dute ikertzaileek.

Zaporea moldatzen ere badute zeregina. «Batzuek gehiegi hautematen dute gatza, edo, alderantziz, ez dute gazia sentitzen; eta kontua ez da gatz gehiago edo gutxiago botatzea, berezko zaporearen neurria emango duten elementuekin osatzea baizik, aroma naturalekin, kasurako». Arazoaren korapiloetako bat hori baita Uriarterentzat, «janariari beti hartutako zaporea hartu ahal izatea tratamendupean egonik ere».

Minbizi mota bera dutenek ez dute tratamendu bera jasotzen, eta elikadurarekin berdina gertatzen dela dio Uriartek. «Detailera jaisten ari gara ikerketa, pertsona bakoitzari zer komeni zaion jakiteko. Minbizidun populazioa profiletan segmentatzea lortzen badugu, elikagai egokituak egin ahalko ditugu bakoitzarentzat».

Hiru urterako proiektua da, baina ikerketaren lehen emaitzak urte erdi barrurako espero dituzte. Minbizia duen biztanleriaren profil metabolikoak jakinaraziko dituzte lehenik.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

 ©BERRIA

«Musika ekoizleok artistak ere bagara»

Unai Etxenausia

Musika urbanoa ekoizten hasi zen Denso duela bost urte. Euskal Herrian indarra hartzen ari den generoa dela nabaritzen du. Horregatik, estudio profesional bat irekitzeko apustua egingo du.
Ezkerretik eskuinera, Eider Amundarain Zaldibiako Lardizabal eskolako zuzendaria, Eñaut Agirre eta Zineb el-Ghaouti gurasoak, eta Karmele Perez Huheziko irakaslea. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Eskola denentzat izan dadin

Ane Insausti Barandiaran

Eskolako funtzionamendua euskaraz izan dadin, baina, era berean, edukiak guraso guztiek uler ditzaten, proiektu bat abiarazi dute Zaldibiako eskolan. Guraso euskaldunak eta migratzaileak elkarrekin ari dira baliabideak sortzen. Orain arte egindako bidea aztertu dute, jardunaldi batzuetan.

 ©MARISOL RAMIREZ / @FOKU

«Ipuinetako lizentziak hartu dituzte bertsolariek»

Urtzi Urkizu

Bertsolari Txapelketa Nagusiko ETBko emanaldietan analisiak egiten aritu da Martin, Ilaski Serrano esatariaren alboan. Hala arituko da hilaren 18ko finalean ere, Iruñean.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.