Euskarabentura, berezko eran

Euskarabentura jatorrizko formatuan egingo da aurten, bi urtez pandemiak baldintzatu ondoren, eta inoiz baino jende gehiagok parte hartuko du ibilaldian.

Euskal Herriko hainbat paraje bisitatuko dituzte Euskarabenturako parte hartzaileek. EUSKARABENTURA.
Miren Mujika Telleria.
2022ko ekainaren 11
00:00
Entzun
Jatorrizko izaera berreskuratuko du aurten Euskarabentura espedizioak. Izan ere, Euskal Herria zeharkatuko dute berriro ere jzioquitarrek hilabetez, uztailaren 1etik 31ra bitarte. Mauletik Getxorainoko bidea egingo dute, 31 etapatan. 700 kilometro baino gehiago egingo dituzte guztira, eta, horietako 500, oinez.

Inoiz baino kamiseta laranja gehiago ikusiko dira aurten herriz herri. Izan ere, 130 gaztek parte hartuko dute; denak ala denak 2005ean eta 2006an jaiotakoak. Antolatzaileen arabera, orain arteko espediziorik jendetsuena izango da aurtengo aldia: «Euskal Herriko askotariko errealitate soziolinguistikoren lagin adierazgarria izango da: Arabako 20, Bizkaiko 37, Gipuzkoako 37, Lapurdiko 7, Nafarroa Garaiko 28 lagun, eta Nafarroa Beheretik bakarra».

Hautaketa prozesu bat gainditu ostean lortu dute jzioquitar izateko beka. Lan bat eta aurkezpen bideo bat igorri dituzte, eta Eusko Ikaskuntza eta Puntueus fundazioa arduratu dira, epaimahai gisa, lan horiek baloratu eta galbahea egiteaz.

Elastiko urdindunak joango dira haiekin batera, urteroko legez. 30 heldu izango dira: koordinatzaileak, begiraleak (xerpak), sendagileak, erizainak, gidariak, logistika arduradunak, kamerariak eta kazetariak.

35 herritik gora ezagutuko dituzte jzioquitarrek. Eta aurreko urteetan bisitatu ez dituzten herri batzuk bisitatuko dituztela aurreratu dute: Duzunaritze (Nafarroa Beherea); Amaiur, Lesaka eta Zugarramurdi (Nafarroa); eta Kortezubi eta Sukarrieta (Bizkaia).

Badu arrazoi bat horrek. Amaiurko guduaren 500. urteurrena da aurten, eta efemeride hori ekarri nahi izan dute gogora antolatzaileek: «Bertan izango da Asisko Urmeneta, eta duela bostehun urte gertaturikoa azalduko digu, xehetasunez».

Izan ere, bidea oinez egiteaz aparte, aldiro-aldiro hainbat Euskarabenturazaleren bisita ere jasoko dute jzioquitarrek. Kasu batzuetan, ezagunak izango dira, eta, beste batzuetan, berriz, bestelako hizlariak.

Donejakue ibilbideko zenbait bide jarraituz bisitatuko dituzte herri horiek guztiak. Gainera, Unescok Gizateriaren Ondare izendatutako lekuetan ere izango dira; besteak beste, Donemiliaga Kukulako Yuso eta Suso monasterioetan, Ekain eta Santimamin?eko leizeetan, eta Bizkaia zubian.

«Makina bat mendi gain, soro, baso eta ibai igarotzeaz aparte, Euskal Herriaren historian, ekonomian eta politikan garrantzizkoak diren tokiak ezagutzea da asmoa», argitu dute antolatzaileek hedabideei helarazitako ohar baten bidez. «Hala nola Orreagako Kolegiata, An?anako Gesaltzak, Arditurriko meazuloak, Zugarramurdiko leizea, Amaiurko gazteluaren hondarrak, Pasaiako Albaola Itsas Kultur Faktoria, Euskal Kostaldeko Geoparkea eta Gernikako Juntetxea», gehitu dute.

Euskal Herria alde guztietatik ezagutarazi nahi diete gazteei. Eta, horretarako, askotariko errealitate linguistiko, sozial, ekonomiko nahiz kulturaletako gazteak nahastu, eta, esperientzia «ahaztezin» bat euskaraz bizi dezaten nahi du Euskarabentura egitasmoak. Hala azaldu dute kideek oharrean: «Gure mendietan, kostaldean, erreketan, herri nahiz hirietan goza dezatela nahi dugu; kanta, dantza, negar, irri eta amets egin dezatela; adiskide berriak, ligoteoa, eztabaidak, besarkadak... sor daitezen, eta hori guztia euskaraz gerta dadila».

«Espedizioaren ondoren, partaideen erdiak baino gehiagok uste dute euskara maila hobetu duela. Espedizioaren aurretik euskaraz erdaraz bezain ondo edo hobeto moldatzen zirenen ehunekoa altua bazen ere, ondoren zertxobait altuagoa da». Hala dio Euskarabenturak Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politika Sailaren laguntzaz egin duen ikerketa lanak.

Autokonfiantza

Horrekin batera, parte hartzaileek autokonfiantza linguistikoa ere bereganatzen dutela azpimarratu dute ikerketa horretan, eta, hala, baita hizkuntzaren aldeko jarrera ere. «Lehen, euskaraz hitz egiten nuenean, segurtasunik gabe eta gaizki hitz egiten nuen, eta espedizioan, denbora laburrean, konfiantza handia hartu dut hizkuntzarekin». Parte hartzaileetako baten hitzak dira, ibilaldiak eragin dionaren balorazioa egiten dutenak. «Euskarabenturak nire eguneroko bizitzan euskaraz gehiago hitz egiteko behar nuen motibazio eman dit», beste batek.

Hala eta guztiz ere, indartu beharreko ahulgune batzuk ere identifikatu dituzte kideek ikerketan. «Partaideen gehiengoa, %80, Hegoaldekoa da, eta erdia baino gehiago, %63, emakume bezala definitzen da».

Iaz egindako bi txandetan, talde bat bestea baino euskaldunagoa zen, eta hori ere ahulgunetzat jo dute: «Profil soziolinguistiko ezberdinen nahastea ez da modu parekatuan egin».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.