Sanferminak Iruñean

Elkartasunaren eztanda

Altsasuko Gurasoek jaurti dute aurten txupinazo herrikoia Errekoleten plazan. Oinez Txokoko suziria pilotariek bota dute, familia giro euskaldunaz inguraturik
Altsasuko presoen senide eta lagunak oholtza gainean, atzo.
Altsasuko presoen senide eta lagunak oholtza gainean, atzo. LANDER ARROIABE OLAGORTUA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Uxue Rey Gorraiz, Olatz Azpirotz Larzabal -

2018ko uztailak 7

Uztailaren 6a gozamenerako eta festarako eguna da, baina elkartasun keinuentzat ere tartea egin zuen beste behin Iruñeak atzo. 14:30ean, Altsasuko Gurasoek txupinazo herrikoia bota zuten Errekoleten plazan. Jendetza gerturatu zen bertara, Altsasuko presoen senide eta hurbilekoei beren elkartasuna adierazteko, eta presoak aske uzteko eskatzen zuten oihuak ez ziren falta izan.

Herri sanferminen antolatzaileek hartu zuten hitza, lehenik. Egun berezi hauetan ere herritarrek Altsasu buruan izan behar dutela nabarmendu zuten ekitaldi hasieran. «Altsasu herri madarikatua da batzuentzat, herri maitatua guretzat», esan zuen Xabi Gartzia herri sanferminen guneko antolatzaileetako batek. Indarrez hasi zen jendea oihuka: «Altsasukoak askatu».

Senide eta lagunek hunkituta eman zizkioten eskerrak oholtza aurrean zuten jendeari, eta bereziki txalotu zuten jai herrikoiak izateko lanean aritzen direnen jarduna. Baita emandako gonbita eskertu ere.

«600 egun dira Oihan [Arnanz], Adur [Ramirez de Alda] eta Jokin [Unamuno] kartzelan direla, eta bide hau ezinezkoa litzateke zuek gabe», esan zuen hunkituta Gotzon Urruzolak, Aratz Urruzolaren aitak. Hiru gazteak 2016ko azarotik espetxean badira ere, ekainaren hasieratik beste lau auzipetu ere preso daude —tartean bere semea—. Horren aurrean, Euskal Herrian ez ezik, kanpotik jasotzen ari diren laguntza ere handia dela nabarmendu zuen Urruzolak. Gogora ekarri zuen, gainera, herenegun gurasoetako batzuk Katalunian izan zirela, eta Generalitateko Justizia kontseilariarekin bildu zirela.

Altsasukoak Aske plataformako Aritz Leozek egunero jasotzen duten elkartasuna eskertu nahi izan zuen adierazpenak egiteko aukera izan zuen tartean. Atzera begirada bota, eta hasieratik sentitu duten babesa «ikaragarria» izan dela esan zuen Leozek. Gogoratu zuen, esaterako, ekainaren 16an Nafarroako hiriburuan egin zen manifestazio jendetsua. Bukatzeko, jendearen txalo zaparrada eskatu zuen altsasuarrak oholtzaren gainetik: «Entzun dezatela Madrildik hemen dugun elkartasuna».

Urruzolak eta Leozek, biek aprobetxatu nahi izan zuten txupinazoa, hainbat aldarrikapenekin batera, jendeari festa onak opa egiteko: «Gozatu festak, Altsasukoak aske, eta gora Euskal Herriko mugimendu feminista. Ezetza ezetz da», oihukatu zuen Leozek.

Txaloz erantzun zuen jendeak, eta beste behin hasiera eman zitzaien herri sanferminei.

Ofizialaz gain, ez zen bakarra izan Errekoleten plazan jaurtitako suziria. Nafarroa Oinez-ekoa ere aipatzekoa da. Bertan, ehun bat pertsona bildu ziren eguerdian. Txupinazo ofizialari jarraipena egin ostean, haur asko zeuden oholtzaren aurrean Oinez-eko suziriaren esperoan, eta hainbat gurasok beren besoetan hartu zituzten ilusioz.

12:05ean, Ezkurdia eta Zabaleta pilotariek bota zuten suziria. Haien esanetan, «esperientzia polita» izan zen, eta bertako «giro aparta» eskertu zuten. Pilotariez gain, bertaratutako gaztetxoek ere protagonismoa bereganatu zuten. Gogotsu ibili ziren Nafarroa Oinez-eko abestiarekin dantzan. Eneko Gartziandia antolatzaileak, atzo, adierazi zuen Nafarroa Oinez-ekoa ez zela «txupinazo ofizialaren alternatiba». Izan ere, elkartasun osoa azaldu zien Motxila 21eko kideei: «Kantak dioen moduan, Nafarroa Oinez-en zu lehendabizi, beraz, sanferminetan ere zu lehendabizi».

Presoak presente

Era beran, Frantziako Ataria jendez bete zen. Aurten, martxoan zendu zen Xabier Rey preso iruindarraren argazkia jarri zuten, eta aurresku bat eskaini zioten. Xabier Reyren senide eta hurbilekoei elkartasuna erakutsi zieten hainbat mezuren bidez: «Antxo, gogoan zaitugu».

Kizkitza Gil de San Vicente ezker abertzaleko kideak eman zuen aurtengo hitzaldia. «Bihotz erdia daukagu espetxean, eta beste bihotz erdia ihesean ditugun lagunekin», adierazi zuen. Amaitzeko, aurtengo ekitaldia «bertaratutakoen, Nafarroaren eta Euskal Herriaren» omenez izan zela adierazi zuen.

Bertan bildutako familia baten arabera, ekitaldia «urteroko ohitura» da. Lekuko langile batek azpimarratu zuen ekitaldia egin zen lekua «alde zaharreko txoko politena»dela, eta «giro biziena» duela.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Goizean goizetik jendea pilatzen da Bilboko komun publikoetan. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Mapan jarri dituzte

Zihara Jainaga Larrinaga

Taberna eta jatetxeen itxieraren ondorioz, ilara luzeak egiten dira Bilbo erdiguneko komun publikoetan. Erabiltzaileek eskatu dute askoz gehiago behar direla .
 ©CC0

Pandemia urtearen osteko planak

Uxue Gutierrez Lorenzo

COVID-19aren pandemiak markatu du 2020a. Urte berria, baina, bide berriak arakatu edo erdibidean lagatako zenbait berriro hartzeko urtea izan daiteke. Kontzertuak, bertso saioak, bidaiak eta Olinpiar Jokoak dira hainbat arlotako profesionalek buruan dantzan dituzten nahietako zenbait.
 ©JON URBE / FOKU

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna