Euskal kulturaren izpiak

Aurten kultur ekitaldi gutxi antolatu ahal izan dira Ipar Euskal Herrian, baina bihar Alpontxo Eguna ospatuko da Uztaritzen. Lehenengo aldiz ospatuko da jaialdia.

Uztaritzeko Kaskarotak inauteriak behar den bezala ospatzeko gogoz geratu ziren aurten, baina orain Alpontxo Egunaz gozatu ahal izango dute. NAHIA GARAT.
Ane Markina Auzmendi.
2021eko uztailaren 31
00:00
Entzun
Pandemiaren ondorioz, hainbat herri jai eta egun garrantzitsu bertan behera geratu behar utzi dira Euskal Herri osoan, baina Ipar Euskal Herrian izan dute kultur ekitaldiak antolatzeko muga gehien. Uztaritzen (Lapurdi), aurten ezin izan dituzte inauteriak ospatu, eta, horren ondorioz, Hartzaro festibala bertan behera geratu da. COVID-19aren aurkako oraingo neurriek kultur ekitaldiak ospatzea posible egiten dutenez, Alpontxo Egunaospatuko dute bihar. Jaialdia egingoden lehen aldia izango da.

Herri soinu elkartea eta Uztaritzeko ikastola batu, eta Alpontxo Eguna antolatu dute. Xopolo gunean kokatuko dira egingo diren hainbat jarduera: euskal dantzak, antzerkia, bertso saio musikatua, txaranga herrikoia, gaiteroak, Uztaritzeko abesbatza, Kontrabanda taldearen kontzertua eta abar.

Horrez gain, Uztaritzeko ikastolak taberna moduko bat jarriko du, taloak saltzeko. Aritz Bidegain Alpontxo Egunaren antolatzaileetako batek adierazi duenez, egun «sinplea» egin nahi izan dute, euskal kulturaren alde. «Ez denez kultur ekitaldirik egin,herria eta elkartea pixka bat biziarazteko antolatu ditugu». Xopolo gunea 10:00etatik 23:30era egongo da zabalik, eta sarrera doakoaizango da.

«Urte tristea herriarentzat»

Kaskaroteak, Abereen dantza, kotilungorriak, Maien dantza, zanpantzarren auzia... Hori guztia galdu dute Uztaritzeko herritarrek, pandemiaren erruz. Urte «tristea» izan dela azaldu du Bidegainek: «Pandemiarekin, konturatu gara zenbaterainoko falta egin digun kulturak, eta zeinen garrantzitsua den kultura eskaintza egitea gure herrian, euskal kulturaren alde».

Uztaritzen negu aldean ospatzen dira festa garrantzitsuenak: inauteriak dira. Mozorroen festa ospatzeko, Hartzaro festibala antolatzen dute. Horretan herriko hainbat elkartek parte hartzen dute: Errobiko Kaskarotak, Iparraldeko Gaiteroak, Burrunka, Ur Begi, Asca, Latsa, Deneri IdekiaetaUztaritzeko Soinulariak.

Herriko festa garrantzitsuenetako bat da mozorroena. Horretan,elkarteetako kide eta dantzari profesionalez gain, ikastolako haurrek ere parte hartzen dute.Uztaritzen betidanik ospatu izan da Kaskaroten tradizioa, eta1985ean Zanpantzarren tradizioari eutsi zioten musika eta dantza desberdinekin nahasiz.Horrelako ekitaldiak batuz sortu zen uztariztarren artean hain ezaguna den Hartzaro festibala.

Aurten ezinezkoa izan denez inauteriak betiko moduan ospatzea, udan ekitaldiren bat aurkeztea pentsatu zuten, COVID-19aren aurkako neurriek posible egiten bazuten. Bidegainek dio «ilusio handia» dutela iganderako: «Egun berezia izango da, urte eta erdi kultura izpirik gabe pasa dugulakoeta azkenean, pandemia erdian tartetxo bat aurkitu dugulako kulturaz gozatzeko».

Oztopoei aurre eginez

Ipar Euskal Herrian muga handiak izan dituzte hasiera batetik kultur ekitaldiakprestatzeko orduan.Bidegainek aipatu duenez, muga handiak jarri dizkiete antolatzaileei eta «ia astero»COVID-19aren aurkako neurriak aldatu dituzte.

Alpontxo Eguna gune aske eta handi batean ospatuko da, aire librean.Bidegainek adierazi du ez dutela aforo zehatzik jarri, herriko jendeak parte hartuko duen festa delako. Hala ere,ekitaldiaren gunerajoateko beharrezkoa izango da osasun baimena edukitzea. «Duela aste bat uste genuen osasun baimena eskatzea ez zela beharrezkoa izango, baina azkenean neurriak direla eta nahitaezkoa bilakatu da neurri hori betetzea »,azaldu du Bidegainek.

Azken momentura arte ezin izan dute datarik ezarri, eta hori izan da antolatzaileek izan duten buruhaustehandiena.«Oraintxe bertan kultur ekitaldibat antolatzea ez da batere erraza etahala ere, oztopoz oztopo aurre egitea lortu dugu eta harro gaude. Lan handia izan da guretzat», adierazi du Bidegainek.

Bestalde, ekitaldietan parte hartuko duten talde zein dantzari gehienak herrikoak edo albokoak izatea puntu garrantzitsutzat jo du Bidegainek: «Elkartearekin harremana dutenak eta herrikoak izatea bilatzen genuen. Guretzatlehentasun bat izan da hori».

Festa «sinpleak»

Antolatzaileek garrantzia eman diote egitarau «sinplea»izateari. Horregatik, sei ekitaldik osatuko dute Alpontxo Eguna. Bidegainek azaldu duenez, ez zuten egitarau oparoago bat aurkeztu nahi, pandemia dela eta: «Ez dakigu zenbat jende etorriko den, lehen aldia baita horrelako ekitaldi bat egiten dena. Baina 300 pertsona inguru espero ditugu orotara».

Herri soinu elkarteak eta Uztaritzeko ikastolak espero dute, ekitaldira joateko erantzun ona izatea, eta herritarrak animatzea. Betiere, COVID-19aren aurkako neurriak betez.

Bidegainek adierazi du ez dakitela datorren urtean Alpontxo Eguna berriro ere antolatuko duten, baina jendearen erantzunaren araberakoa izango dela erabakia: «Espero duguherriak ondo pasatu eta euskal kulturaz aprobetxatzeko dugun aukerari behar duen erantzuna ematea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.