Alderdi berria sortu dute PSCko katalanistek: MES

2014ko abenduaren 2a
00:00
Entzun
PSC Kataluniako Alderdi Sozialistatik bereizitako bi korronte elkartu dira, eta alderdi berri bat sortu dute, «ezker subiranistak batzeko»: MES, Moviment d'Esquerres. Alde batetik, Ernest Maragall kontseilari ohiaren Nova Esquerra Catalana (NECat) alderdiak osatzen du; eta, bestetik, azken hilabeteotan PSCko zuzendaritzatik aldendu diren diputatuek sortutako Moviment Catalunya plataformak. Urtarrilaren 24an formalizatuko dute alderdiaren antolaketa, printzipioz udaberriko udal hauteskundeetara begira. Aurkezpeneko ekitaldian azaldu dutenez, «Katalunia subjektu politiko eta burujabea» izan dadin nahi du MESek, eta «erabat konprometituta» dago prozesu subiranistarekin. Artur Mas presidenteak proposatutako zerrenda bakarrarekin bat egiteko prest ote leudeken galdetuta, «aukera guztiak aztertzen» ari direla erantzun du Magda Casamitjana NECateko presidenteak: «Lehenbizi Oriol Junqueras ERCko presidentearen proposamena entzun nahi dugu, eta gero ICV-EUiArekin, CUPekin eta jende gehiagorekin bilduko gara, gure jarrera erabakitzeko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.