Batzarra Donostian, «nortasun propioa» finkatzea helburu

2019ko abuztuaren 31
00:00
Entzun
EAEko PPk konbentzio bat egingo du Donostian, irailaren 13an eta 14an. Batzarrean argi definitu nahi dute EAErako duen proiektu politikoa, abertzale ez diren herritarrek «baliagarri eta beharrezko» ikus dezaten. Horretarako, «nortasun propioa» definitu nahi dute. Alderdiak bere «mezua gaurkotu» nahi du, eta forutasuna eta konstituzionalismoa «irmo» defenditu nahi ditu, abertzaletasunaren alternatiba eraikitzeko.

EAEko PPk konbentzioan finkatuko du datozen urteetarako estrategia politikoa, azken urtetako boto galera eteteko asmoz. Izan ere, hogei urtean botoen bi heren galdu ditu, eta lau hauteskunde daramatza segidan emaitzak okertzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.