Hilaren 17an, Martin Ugalde foroan solasaldia

2015eko abenduaren 4a
00:00
Entzun
Hilaren 17an Imanol Murua Uriarekin Ekarri armak. ETAren jardun armatuaren bukaeraren kronika liburuari buruzko solasaldi-elkarrizketa bat izango da Andoainen, Martin Ugalde foroan (19:00).

Elkar eta BERRIA dira lanaren argitaratzaileak. Xabier Mendiguren Elizegi Elkarreko editoreak eta Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendariak Murua Uriaren kazetaritza maila laudatu dute aurkezpenean. Datorren udaberri aldera Ekarri armak-en espainolezko bertsioa aterako da, Angel Errok itzulita (Ttarttalo argitaletxearekin), eta urtebete barru-edo Murua Uriarentesia ingelesez, Erresuma Batuko-AEBetako argitaletxe batek aterata.

Liburua 20 euroan dago salgai. BERRIAlagunek 15 euroan daukate.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.