AEBetan 145.000 hildako espero dituzte abuzturako

2020ko ekainaren 10a
00:00
Entzun
Washingtongo Unibertsitateak egindako ikerketa baten arabera, datorren abuzturako 145.000 izango dira koronabirusak jota hildakoak: aurreikusitakoak baino 5.000 gehiago.

22 estatutan baieztatutako kasuek gora egin dutela jakin den egun berean etorri da iragarpena. Johns Hopkins institutuaren arabera, Michiganen eta Arizonan izan dira kutsatu gehien azken asteetan.

Orotara, 1,9 milioi lagun kutsatu dira birusarekin, eta 110.000 hildako inguru eragin ditu gaur arte. Osasun krisia baretu ez arren, Etxe Zuriak ekonomia berriz martxan jartzearen alde egin du, batez ere otsailean atzeraldian sartu zirela jakin zenetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.