Rafa Etxeberriak eta Baikok akordio bat egin dute

2019ko martxoaren 14a
00:00
Entzun
Rafa Etxeberriak «minduta» bukatu du Baikorekin, baina pozik dago enpresarekin lorturiko kontratu etete akordioarekin. Asegarcek «diziplina arrazoiengatik» kaleratu zuen kudeatzaile ohia iazko urrian, «leiala» ez izatea eta kontratuaren «fede ona» urratu zuela leporatuz. Etxeberriak, berriz, auzitara jo zuen kaleratzea bidezkoa ez zela salatu eta kalte-ordaina eskatzeko. Haren ustez, kaleratzea bere lan baldintzak hobetzeko eginiko eskaeraren ondorio izan zen. Bi aldeak otsailaren 20n elkartu ziren epaiketaren aurreko adiskidetzeko saioan, eta enpresak kalte-ordaina ordaintzea onartu zuen. Etxeberriak ez du baztertzen berriz ere pilota mundura itzultzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.