Baskoniari bolada ona eten zaio Bartzelonan (71-57 )

2021eko martxoaren 6a
00:00
Entzun
TD Systems Baskoniak galdu egin zuen Bartzelonaren pistan atzo, Euroligako 28. jardunaldian (71-57 ). Liderrak eten dio bolada ona bezain luzea, bost partida zeramatzalako irabaziz bata bestearen atzetik Dusko Ivanovicen taldeak. Oso gaizki hasi zen, 25-4 zelako galtzen lehen laurdenaren akaberan. Gero, kataluniarrei bueltatu zien partzial handia, eta atsedenaldira galtzen joan bazen ere, lortu zuen partidan sartzea (33-26).

Emaitza berdintzera ere heldu zen 25. minutuan (40-40), eta bost atzetik bukatu zuen hirugarren laurdena (50-45). Azkenekoan egin zuen aldea Bartzelonak, eta 71-57 irabazi zuen. Baskoniak bi garaipenera du Top 8a, eta sei partida falta dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.