Begihandi arroz krematsua

GORKA RUBIO / FOKU.
Iker Markinez.
2022ko otsailaren 5a
00:00
Entzun
OSAGAIAK 4 LAGUNENTZAT
400 g arroz, albufera motakoa
800 gramoko begihandia.
Kalabazin 1.
2 tipulin.
2 baratxuri ale.
Gatza.
Oliba olio birjina.

1. Begihandia ongi garbitu, eta lauki txikietan moztu.
2. Tipulina, kalabazina eta baratxuri aleak ere laukitxoetan moztu.
3. Lehenik, zartagin edo lapiko zabala sutan jarri, oliba olio txorrotada batekin. Ongi beroa dagoenean, begihandi zatiak gehitu. Gatz pittin bat bota. Bost bat minutu pasatu ondoren, tipulina eta baratxuri puskak gehitu. Guztia ongi erregosi, 15 minutuz, su ertainean.
4. Ondoren, basokada bat ur gehitu, tapaz estali, eta beste ordu laurden batez erregosi, ura erabat lurrindu arte. Noizbehinka pixka bat nahastu.
5. Ondoren, tapa kendu; bertara kalabazina gehitu, eta baita arroza ere. Ura gehitu, arrozaren kantitatea halako hiru. Gatz pittin bat bota, eta hogei minutuz egosi, su ertainean. Denbora hori pasatu ondoren, oraindik ere beste 3 edo 4 minutuz pausaturik mantendu.
6. Ikusiko dugu, denbora pasatu ostean, oraindik ere arroza saldatsua dagoela. Hori da errezeta honetan lortu nahi duguna, arroz krematsua, saldatsua izatea.
7. Probatu nahi izanez gero, ideia polita da begihandien tinta errezeta honetan erabiltzea; horrela, arroz krematsu beltza lortuko dugu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.