ARGAZKIAK: JUAN CARLOS RUIZ / ARP

2014ko azaroaren 26a
00:00
Entzun

1

Pertsonen burezurrak. Giza garezurrarekin egindako musika tresna budista da. Zorigaiztoko gertakizun batekin hildako norbanakoaren hezurrak erabiltzen zituzten instrumentua sortzeko Asian. Hura estaltzen duen larrua ere gizakiarena da.

2

Musika, aztientzako bitartekari. Afrikako tribuetan jainkoarekin harremanak izateko erabiltzen zuten danborra da. Gaixoa usainduz egoera jakinarazten zion jainkoari tresnak, eta hark belarrira esaten zion larria zen edo ez.

3

Suaren aurka egiteko katamaloa. Suterik izan ez zedin errituak egiten zituztenetan jartzen zituzten halako maskarak Afrikan. Begi zuloetako koloreak azaltzen du horretarako erabiltzen zutela.

4

Erreguetarako tresna. Alde ona eta txarra dituen txintxirrina da. Kanadako indioek erabiltzen zuten. Txintxirrina astintzen zuten bitartean jartzen zen harremanetan aztia jainkoetako batekin, eta hark esaten zion gaixotasuna ona edo txarra zen.

5

Egurrezko txoria. Musika tresna hau jotzeko ez dira hariak, ezta makilak ere erabili behar. Argizariz igurtzitako eskuak instrumentua laztantzea nahikoa da soinua egiteko. Iartza eta Loidirengana propio joan zen musikari bat, haren erreplika egin baitzuen; baina ez zuen hotsik ateratzen. Benetakoaren material bera erabili ez zen seinale.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.