Sanchez Melgar fiskal nagusi izendatu dute

2017ko abenduaren 8a
00:00
Entzun
Azken urratsa egin du Julian Sanchez Melgarrek Espainiako fiskal nagusiaren karguan aritzeko. Espainiako Ministroen Kontseiluak oniritzia eman zion atzo, eta astelehenean izendatuko dute. Jose Manuel Maza azaroaren 18an hil ondoren hautatu zuten Sanchez Melgar, hura ordezkatzeko.

Mazaren politikaren bide berean jarraituko duela ziurtatu du, eta bere egiteko nagusietakoa izango da, aurrekoak egin bezala, Kataluniako prozesuari ahalik eta oztopo gehien jartzea. PPren gogorrenaren erabateko konfiantza dauka Sanchez Melgarrek, eta besteak beste, ezagun egin zen Parot doktrinaren txostengilea izateagatik eta euskal presoen Frantziako eta Espainiako zigorrak batzearen aurka egiteagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.