Babeslekua eskaini diote Puigdemonti Ipar Katalunian

2017ko urriaren 24a
00:00
Entzun
Ipar Kataluniako Autodeterminazio Batzordeak eta Unitat Catalana alderdiak babesa eskaini diete Carles Puigdemont Generalitateko presidenteari eta haren gobernuko kideei. Tesan eskaini diete asiloa; Perpinya hiriburutik hamar bat kilometrora, 50 etxe dituzte prest. CUPeko diputatu Mireia Boyak aipatu zuen Generalitatea erbesteratzeko aukera; haren hitzei jarraituz eta Espainiako Gobernuak konstituzioaren 155. artikulua ezartzeko aukera ikusita egin diote eskaintza Puigdemonti.

Horrekin batera, Unitat Catalanak erantsi du alderdia arduratuko litzatekeela gobernuko ordezkariak berriro elkartzeaz, gobernuak Ipar Katalunian lan egin dezan, «iraganean egin izan duen bezala».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.