Mobilizazioak epaiketaren amaieran

2018ko azaroaren 7a
00:00
Entzun
Iñigo Cabacasen lagun eta senitartekoek hainbat mobilizazio antolatu dituzte epaiketaren amaierarekin batera. Gaur elkarretaratzea egingo dute Bilboko epaitegiaren aurrean, 09:00etatik epaiketa hasi arte. Iragarri dute John Finnie nazioarteko begiraleak adierazpenak egingo dituela. Eskoziako polizia ohia da Finnie, Alderdi Berdeko parlamentaria Eskoziako Parlamentuan, eta segurtasun publikoa demokratiza- tzeko lanean aritua. Bilbon ez ezik, Donostian —19:30ean Bulebarrean— eta Gasteizen ere—19:30ean Andre Maria Zuriaren plazan— egingo dituzte elkarretaratzeak.

Bestalde, bihar manifestazioa egingo dute Bilbon, 19:30ean, kalezulotik hasita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.