Albistea entzun

Iñigo Jaka Arrizabalaga. Antonio Arrizabalagaren iloba

«Osaba zenaren erreparazioa eta justizia egitea garrantzitsua da senideontzat»

BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria -

2019ko azaroak 14

Antonio Arrizabalaga miliziano zumarragarraren iloba da Iñigo Jaka Arrizabalaga. Gazteria Sozialisten Amuategi batailoian borrokatu zen milizianoa, «errepublikaren zilegitasunaren» alde. Santanderren (Espainia) atxilotu zuten, eta Zaragozako (Espainia) zigor esparru batean hil. 1961ean, Erorien Haranera eraman zuten haren hilotza, baimenik gabe.

Nola jaso duzue azken berria?

Orain astebete Madrilen egon ginen hainbat familia, Espainiako Ondare Nazionaleko zuzendaritzarekin. Esan ziguten bizpahiru aste barru gure eskaeraren onarpena jasoko genuela. Hain zuzen ere, senitartekoen gorpuzkiak lurpetik atera eta hona ekartzea. Gure eskubidea da. Prentsaren bidez jaso dugu berria, eta, Espainiako Ondare Nazionalera deitu dudanean, baieztatu egin didate. Gaur bidali digute familiei jakinarazpena, eta lauzpabost egun barru jasoko dugu etxean.

Urteetako borrokak eman al du bere fruitua?

Bederatzi urtez ibili gara borroka honetan barneratuta, gure eskubideak noiz onartuko. Ez ziguten eman nahi, eta azkenean eman digute. Berri handi bat da. Gainera, ikusi dugu administrazioak bete duela bere hitza eta egingo duela saiakera gorpuzkiak bertatik ateratzeko. Hori ez da askotan gertatzen, eta guretzako sorpresa bat izan da. Areago, orain astebete esan ziguten bi edo hiru aste pasa ondoren jasoko genuela prozeduraren berri, baina astebete bakarrik igaro da.

Gorpuzkiak ateratzeko txosten bat ere garatu dute, ezta?

Bai. Proiektu bat egiten ari dira, eta hartu dute konpromisoa lehenbailehen bukatzeko eta lanei ekiteko. Beraz, orain senitartekoen gorpuzkiak ateratzea falta da. Kasu batzuetan ez da erraza izango gorpuzkiak identifikatzea, baina has daitezela lanean. Behin lanak hasita, bata bestearen atzetik aterako dituzte bertan lurperatuta dauden gorpuzkiak.

Lapeña anaien sendiaren eskaerarekin hasiko dira lanean.

Bai. Lapeña anaien bi gorpuak nahiko lokalizatuta daude, eta lurperatuta dauden tokian ez da arazo handirik egon. Sendiak lortuko du gorpuzkiak berreskuratzea. Horren atzetik, beste guztiok ere lortuko dugu. Alabaina, aurrerago, aztertu eta identifikatu egin beharko dira hezurdurak.

Izan ere, gorpuzki batzuk nahastuta daude.

Kasu ezberdinak daude, bai. Toki batzuetan erraza da identifikazioa egitea; kaxatan sartuta daude, eta ondo identifikatuta. Beste batzuetan, ordea, hezurrak nahastuta daude; orduan, identifikazioa lantsuagoa izango da. Hala ere, eskaera egin dugunok 31 gara; ez gara hainbeste. Uste dut gobernu honek jardunean jarraituz gero posible izango dela gorpuzkiak berreskuratzea. Gobernuaren funtzioa garrantzitsua da.

Lorpena al da Espainiako Gobernuak familien eskubidea onartzea?

Esango nuke alaitasun handia dela; batik bat senitartekoentzat. Urte luzez ibili gara lanean, eta hainbeste denboraren ostean halako gauza bat lortzea ederra da. Osaba zenaren erreparazioa eta justizia egitea garrantzitsua da senideontzat.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Elhadji Ndiaye omentzeko ekitaldia, Iruñeko Arrotxapea auzoan, iaz. ©JESUS DIGES / EFE

ESPALOIAN ITOTAKO BIZITZA

Ion Orzaiz

Duela bost urte, 2016ko urriaren 25ean, Elhadji Ndiaye senegaldarra zendu zen, Espainiako Poliziaren zaintzapean, Iruñean. Atxiloketa bortitz baten ostean konfirmatu zuten hila zela. Poliziaren jokabide arrazisten ondorio dela uste dute Ndiayeren lagunek eta gobernuz kanpoko erakundeek.
Egonkorrak bilakatu dira Ipar eta Hego Euskal Herriaren artean Frantziako indar armatuek egiten dituzten kontrolak. ©BOB EDME

Sistemaren belauna lepoan

Oihana Teyseyre Koskarat - Jone Arruabarrena - Ion Orzaiz -Javi West Larrañaga

Migratzaileen aurkako jazarpena fenomeno orokortua da Euskal Herrian. Adituek eta gobernuz kanpoko erakundeek salatu dute Poliziak «sistematikoki» erabiltzen duela bortxa pertsona arrazializatuen aurka.
 ©BERRIA

«Polizia, nahitaez, giltzarri da gizarte arrazista iraunarazteko»

Maite Asensio Lozano

Segurtasunaren zein mehatxuen inguruan zabaltzen diren ideiak «eraikuntza politikotzat» dauzka Douhaibik; horrekin lotu ditu kolektibo arrazializatuen aurkako kriminalizazioa eta jazarpen poliziala.
 ©BERRIA

«Behartu nahi gaituzte Poliziaren aurrean behera begiratzera»

Ion Orzaiz

Modou Faye, 'Beltxa'. Senegal atzean utzita, Iruñera iritsi zen duela urte asko. Paperak ditu orain, Africa United elkarteko burua da, baina horrek ez du Poliziaren jazarpenetik libratu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.