Nafarroak erreferenduma nahi du monarkia edo errepublikaz

2018ko ekainaren 12a
00:00
Entzun
Espainiako Estatuan monarkia edo errepublika behar den erabakitzeko erreferendum bat egiteko eskatu du Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeak, Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerraren botoekin —azkenak aurkeztu du ekinbidea—. Aurka azaldu dira UPN, PSN eta PP. Jose Miguel Nuin Ezkerrako parlamentariaren iritziz, «deitoragarria» da diktaduraren ondotik halako galdeketarik egin ez izana. Felipe VI.a bihar Nafarroan izatekoa da, eta Ezkerrak nahi zuen parlamentuak bisita errefusatzea, baina ez du gehiengorik erdietsi, Geroa Bai beste blokera pasatu baita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.