Ur edangarriaren erabilera mugatu dute Iparraldean

Prefeturaren neurri horrek hogei udalerriri eragiten die. Uraren erabilera «ez-oinarrizkoa» mugatu nahi dute, ur falta izateko arriskuari aurrea hartzeko

Basusarriko Makila golf zelaia. ISABELLE MIQUELESTORENA.
inaut matauko rada
2022ko uztailaren 28a
00:00
Entzun
Pirinio Atlantikoetako Prefeturak ur edangarriaren erabilera mugatzea erabaki du, baliabideen urritasunari aurre egiteko eta ur falta izateko arriskuari aurrea hartzeko. Asteartean sartu zen indarrean neurria, eta Ipar Euskal Herriko hogei udalerriri eragiten die: Aldude, Aiherra, Bastida, Mehaine, Ortzaize, Donamartiri, Amorotze-Zokotze, Banka, Behauze, Oragarre, Arrosa, Armendaritze, Bithiriña, Izturitze eta Donoztiri Nafarroa Beherean; eta Sara, Beskoitze, Hazparne, Ahurti eta Bardoze Lapurdin.

Behin-behineko neurriek enpresei, komunitateei eta norbanakoei eragiten diete. 08:00etatik 20:00etara bitartean debekatuta dago baratzeak eta kirol zelaiak ureztatzea. Soropilak, jolas lorategiak eta bestelako gune berdeak ere ezingo dira ureztatu, eta duela urtebete baino gutxiago landatutako zuhaitzak 20:00etatik08:00etara bakarrik ureztatu ahalko dira. Golf zelaiak ere ezingo dira ureztatu.

Gainera, presio handiko tresnak eta ura birziklatzeko sistemak dituzten enpresek bakarrik egin dezakete autoen garbiketa profesionala. Norbanakoek sistema bereko lekuetan bakarrik garbitu ditzakete autoak. Fatxadak osasun arrazoiengatik edo lanengatik bakarrik garbitu daitezke. Metro kubiko bat baino gehiagoko igerilekuak ezin dira bete, eta hutsik daudenak bakarrik bete ahal izango dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.