Bi andre atxilotu dituzte Bilbon, sexu esplotazioagatik

2019ko otsailaren 20a
00:00
Entzun
Espainiako Poliziak jakinarazi du sexu esplotaziorako bahituta zegoen emakume bat askatu duela Bilbon. Etxe batean zeukaten andrea bahituta, eta bi emakume atzeman dituzte horren harira: etxejabea eta bahitutako emakumea hara eraman zuena.

Espainiako Poliziak ikerketa hasi zuen jakiteko Teruelgo (Espainia) laguntza zentro bateko emakumeak Bilbora zergatik joan ziren; susmoa zuten emakume batek behartu zituela. Ordu batzuen buruan, hain justu ere, bahitutako emakumeak deitu zuen laguntza zentro horretara, eta jakinarazi zuen Bilboko etxe batean zeukatela.

Poliziaren arabera, pertsonen trafikoan aritzen den sare bat dago bahiketaren atzean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.