Bigarren olatuan gutxienez 262 egoiliar zendu dira

2020ko azaroaren 21a
00:00
Entzun
Hegoaldeko instituzioek emandako datuen arabera, martxoan pandemia hasi zenetik, zahar etxeetako 1.127 egoiliar hil dira gutxienez COVID-19arekin.

Lehenbiziko olatuak aintzat hartuta, hau da, martxotik uztailera bitarteko hilabeteak, guztira 868 egoiliar hil ziren COVID-19aren gaitza zutelarik. Bigarren olatuan, berriz, apalagoa da heriotza kopurua, baina gorakada sumatu da azken asteetan: uztailetik aitzina, Hegoaldeko zahar etxeetako 262 egoiliar hil dira, gutxienez.

Lurraldeka, Bizkaian hil da egoiliar gehien: 91. Nafarroan 73 zendu dira, eta Gipuzkoan, berriz, 71. Arabak du daturik apalena: bigarren olatuan 27 egoiliar hil dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.