Albistea entzun

Uxoa Anduaga. Soziolinguistika Klusterreko kidea

«Euskaraldiaren eraginkortasuna aldatuko da leku batetik bestera»

Euskaraldiak hizkuntza ohituretan zer eragin izan duen aztertzen ari dira klusterrean. Ikuspegi osoa izateko, ezinbestekotzat jo dute partaideek hirugarren galdetegiari erantzutea; martxoa amaitu arteko epea dute.
BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Maite Asensio Lozano -

2019ko martxoak 14

Euskaraldiari buruzko hirugarren galdetegia jaso dute azken egunotan aurreko bi inkestetan parte hartu zutenek. Eusko Jaurlaritzak eskatuta, ikerketa lan bat egiten ari da Soziolinguistika Klusterra. Partaideetako bat da Uxoa Anduaga (Hondarribia, Gipuzkoa, 1986). Hirrugarren galdetegia betetzera deitu du; martxoaren 31ra arteko epea dago.

Zein da Euskaraldiaren inguruko ikerketaren helburua?

Helburu nagusia da ikustea Euskaraldiak eraginik izan duen herritarren hizkuntza ohiturak aldatzean, beti ere euskararen alde, eta horrek denboran bilakaerarik izan duen edo mantendu den. Horrek aukera emango digu ikusteko halako ekimenetan zeintzuk diren gako inportanteenak, zer kontuan hartu edo errepikatu behar litzatekeen ondorengo ariketetan.

Bi galdetegi egin dituzue: lehena, Euskaraldia baino lehen, eta bigarrena, amaitutakoan. Ondoriorik atera duzue horietatik?

Ikusten ari gara izena eman zutenen eta galdetegiei erantzun dietenen proportzioak mantentzen ari direla. Hau da, askoz emakume gehiagok eman zuten izena, asko Bizkaikoak eta Gipuzkoakoak, eta galdetegietan ere proportzio horiek mantendu dira. Normala denez, galdetegi batetik bestera parte hartzea jaitsi da, baina oraingoan indar egin nahi dugu. 32.000 pertsonak erantzun dute orain arte, eta zifra hori mantendu nahi genuke, oso lagin ona delako datu fidagarriak ateratzeko.

Zergatik da garrantzitsua hirugarren galdetegia betetzea?

Ezinbestekoa da Euskaraldiak benetan zer eragin izan duen ikusteko. Lehenengo bien emaitzak aztertuta, bakarrik ikusiko genuke Euskaraldiak zein inpaktu izan duen 11 egun horietan, baina hirugarren honek luzerako ikuspegia ematen digu: adierazten digu ea 11 egunek denboran eragin duten. Lasarte-Orian [Gipuzkoa] egindako ariketan nabarmen ikusi zen baietz, egun gutxi batzuetako saiakera batek eragina zuela hiru hilabete geroago. Hori jakiteko gakoa hirugarren galdetegia da.

Lasarteko ariketa aipatu duzu. Erreferentzia izango da?

Lasarteko egitasmotik batez ere metodologia hartu dugu eredu gisa. Erreferentzia bat da, joera bat erakusten duelako: halako ariketa bat egin eta gero erabilera igo egiten dela, eta gero denboran mantentzen dela, nahiz eta pixka bat jaitsi. Joera hori berrestea bai, baina ezin dugu espero izan Lasarteko datuak ateratzea Euskal Herri mailako ikerketa batean, ingurune soziolinguistiko oso desberdinak daudelako.

Oraindik ahobizi eta belarriprest txapak ikusten dira kalean. Zer adierazten du horrek?

Seinale ona da. Txapa erabiltzeak berak ekarri du zerbait positiboa. Ikerketa kualitatiboan sartzen ari gara orain, eta, adibidez, belarriprestek nabaritu dute ausardia lehen hitzak euskaraz egiteko, jendeak erraz identifikatzen dituelako, eta zailtasunekin aritu arren, pazientzia dutelako haiekin.

Lurraldeka alde handiak espero dituzue?

Gune soziolinguistikoaren arabera, segur aski: Oiartzun eta Irun artean desberdintasun handiak egongo dira, nahiz eta biak Gipuzkoa izan. Eraginkortasuna eta zailtasuna aldatuko da leku batetik bestera, desberdina izango da.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Joseba Segura Bilboko apezpiku izendatzeko elizkizuna, 2019ean. ©Miguel Toña/ Efe

Bilboko Elizbarrutia hamalau apaiz ikertzen ari da sexu abusuengatik

Edurne Begiristain

Joseba Segura Bilboko gotzainak baieztatu du elizbarrutian sortutako ikerketa batzordeak hamalau apaiz identifikatu dituela abusuen ustezko egile gisa. Gainera, erabateko sinesgarritasuna eman die biktimen lekukotzei.

Migrante batzuk, Irungo Harrera Sarekoen azalpenak entzuten, atzo, herriko plazan. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Zeharkaldirako sareak eraikiz

Jone Arruabarrena

Egunero heltzen dira etorkinak Irunera, Lapurdiko muga igarotzeko asmoz. Irungo Harrera Sareko kideek han egiten diete ongi etorria, eta bidaia ahalik eta modu seguruenean egiteko informazioa eskaintzen diete. Aurten, bi gazte hil dira muga Bidasoa ibaitik gurutzatu nahian.
Suteak Akitanian

Ireki dute Biriatuko muga ibilgailu mota guztientzat

Jone Arruabarrena - Oihana Teyseyre Koskarat

Gauean zehar muga igaro ahal izan dute, baina 07:00etatik aurrera berriz itxi diete, Gironda departamenduan piztutako suteagatik. 7.400 hektareatik gora kiskali ditu suak han, eta 10.000 pertsona ebakuatu behar izan dituzte.

Txartelak balioztatzeko makinak Bilboko Metroan ©Marisol Ramirez / Foku

Bilboko Metroak iragarri du deskontuak aplikatuko dituela garraio publikoa sustatzeko

Berria

Bizkaiko Garraio Partzuergoaren erabakiaren zain dago, teknikoki nola egin erabakitzeko

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...