Hilobitik atera dituzte 1938an hil zuten gizon baten gorpuzkiak

Aranzadik topatu ditu gorpuzkiak. Pedro Asua Zubiaur bizkaitarrarenak dira; Jakan fusilatu zuten

Asua lurperatuta zegoen hobi komuna. GALDAKAOKO UDALA.
Paulo Ostolaza.
2022ko urriaren 18a
00:00
Entzun
Pedro Asua Zubiaur (Galdakao, Bizkaia, 1916) 1938ko otsailaren 7an fusilatu zuten, Jakan (Espainia). 1936ko gerra hasi zenean, Asua borondatezko soldadu bilakatu zen Ezker Errepublikanoan. 1937ko ekainean, tropa frankistek Bilbo hartu, eta atxilotu egin zuten Asua. Jakara bidali zuten, bortxazko lanak egitera, eta hilabete gutxiren buruan exekutatu zuten, auzitegi militar batek epaitu ostean. Hobi komun batean lurperatu zuten, izenik gabe, eta 84 urte geroago atera dute.

2005ean, Josu Larrea, Asuaren iloba txikia, harremanetan jarri zen Paco Etxebarria auzi medikuarekin, eta ikertzeari ekin zion. Aranzadi zientzia elkartearen eta Galdakaoko Udalaren laguntzari esker, atzo baieztatu zuten Asuaren gorpuzkiak hobitik atera dituztela. Hilerriko erregistroko datuei esker jakin dute Asuaren gorpuzkiak zehazki non zeuden.

Gorpuzkiak harenak direla ziurtatzeko, DNA proba egitea falta da. BegoƱa Larrea Asuaren ilobaren laginarekin egingo dute. Probak ez badu senidetasuna baztertzen, gorpuzkiak Galdakaora eraman ahal izango dituzte. Jakan desobiratze bat egin duten lehen aldia izan da. Galdakaoko Udalaren arabera, abiapuntu bat izan da. Izan ere, 400 pertsonatik gora daude Jakan hobi komunetan lurperatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.