«Joko zikina» ikusten du LABek zahar etxeetako negoziazioetan

Negoziazio mahaitik kanpoko jardunak nahasi egin du giroa Gipuzkoako adinekoentzako zentroen auzian. ELA aldundiari zuzendu zaio

Arloko langileak kexu, LABek deituta, artxiboko irudi batean. A. CANELLADA / FOKU.
arantxa iraola
2019ko otsailaren 26a
00:00
Entzun
«Ez dakigu nork esaten duen egia, nork gezurra». Mesfidantzaz mintzo da LAB sindikatuko ordezkari Ane Sarriegi Gipuzkoako zahar etxeetako negoziazioetan izan diren albisteen inguruan; izan ere, jakina da negoziazio mahaitik kanpo ELAk —langileen gehiengoa ordezkatzen du— akordiorako oinarri bat bat hitzartzen jardun duela patronalaren zati batekin, baina, horrekaurrera zergatik ez duen egin azaltzeko, hainbat bertsiodaude —tartean, Gipuzkoako Foru Aldundiak izan duen esku hartzeari buruzkoak ere bai—, eta horrek guztiak giroa nahasi besterik ez duela egin argi dute LABen, kritiko: «Negoziazio mahaiak dauka legitimitatea, baina berdin zaie ELAri, patronalari eta aldundiari; langileen gainetik ari dira pasatzen».

Mahai horretan eserita jarraitzen dutela gogorarazi dute LABeko ordezkariek, eta langileen aldarriek lehengoan dirautela; hain justu, horiek gogora ekartzeko bi greba dituzte deituta: atzo izan zen lehena, eta gaur izango da bigarrena. Greba deialdi luzeago batean daude murgilduta bitartean ELAko ordezkariak; hilaren 20an hasi zen, eta martxoaren 10era arteko iraupena du. Borroka luzea bada ere, langileek «indartsu eta gogotsu» jarraitzen dutela adierazi zuen atzo ELA sindikatuko ordezkari Txomin Lasak, eta gatazka oraindik ere konpondu ez bada horren errua Gipuzkoako Foru Aldundiarena dela, hari baitagokio enpresekin hitzartu zuten akordiorako oinarria «finantzatzea».

Maite Peñaren azalpenak

Gizarte Politikako diputatu Maite Peñak atzo berretsi zuen, ordea, usu instituzioaren partetik eman duen mezua: lan itunaren negoziazioan ez duela eskumenik, eta soilik zaharren egoitzetan dauden egoiliarren «arreta egokia» bermatzea dagokiola. Horiek horrela, greban dauden zentroetan «ikuskatzeak» zorroztu egin ditu foru erakundeak: «gutxieneko zerbitzuak» betetzen direla ziurtatu nahi du, eta arreta ona dela. Peñaren arabera, gainera, aldundian eskura dituzten «azken datuek» erakusten dute aurreko deialdietan baino «zentro gutxiagotan» ari direla orain greban. Ukatu egin du aldeek hitzartutako akordio oinarri bati «oztopoak» jartzen jardun dutela: «Inondik inora ere ez»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.