Borja Lazaroren oroimena, kalean

Ehunka herritarrek elkarretaratzea egin dute gazte gasteiztarraren alde, Kolonbian desagertu zeneko hirugarren urteurrenean

Erredakzioa
2017ko urtarrilaren 8a
00:00
Entzun
Hiru urte bete ziren atzo Borja Lazaro gasteiztarra Kolonbian desagertu zenetik —34 urte zituen orduan—. Bere jaioterrian elkarretaratzea egin zuten atzo, Gurekin nahi zaitugu, ez zaitugu ahazten lelopean. Lazaroren familiak eta lagunek deitu zuten ekitaldira, eta ehunka herritar batu zitzaizkien; horien artean, udaleko eta alderdietako ordezkariak.

Bost minutuko isilunearekin hasi zen Lazaroren aldeko elkarretaratzea. Senideek eta hurbileko lagunek kamisetak jantzi zituzten, Borja, zure zain gaude leloarekin. Isilunearen ondoren, parte hartzaileetako batek Txoria txori kantatu zuen gitarrarekin, eta horrekin bukatu zuten elkarretaratzea. Gasteizko Udalak herritarrei eskatua zien ekitaldira agertzeko.

Ikerketak, emaitzarik ez

2014ko urtarrilaren 7an ikusi zuten Lazaro azkeneko aldiz, Cabo de la Vela herrian. Orduz geroztik, Kolonbiako Poliziaren ikerketak ez du emaitzarik izan. «Gizarteak Borjari buruz hitz egiten duen bitartean, ez da izango guztiz desagertutako pertsona bat», adierazi zion familiak BERRIAri, urteurrenaren bezperan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.