Txinak Errusiari babes ekonomikoa handituko dio

2022ko ekainaren 16a
00:00
Entzun
Errusiako presidente Vladimir Putinek Xi Jinping Txinakoa izan zuen atzo telefonoaren bestaldean. Kremlinek bileraz kaleratutako oharraren arabera, bi agintariek akordio bat erdietsi zuten, zeinak Pekinek Moskuri laguntza ekonomiko handiagoa emango dion; besteak beste, energia, finantza, industria eta garraio arloetan.

Xik, bestalde, Ukrainako krisia konpontzen laguntzeko bere «prestasuna» adierazi zion Putini. Txinako presidentearen esanetan, krisi horretan engaiatuta dauden alde guztiek jarrera «arduratsua» hartu behar dute. «Eta Txina prest dago bere eginkizun eraikitzailea betetzen segitzeko».

Gainera, Xik gogorarazi zuenez, Txinak «plangintza historikotik jokatu du beti» Ukrainako gerraz mintzatzean, eta argi utzi nahi izan zuen bere herrialdeak iritzi «independenteak» eman dituela.

Horretaz gain, Txinako presidenteak esan zuen Errusiaren subiranotasuna eta segurtasuna babesten jarraituko duela. Putinek, berriz, Xiri ziurtatu zion babesa emango diola Pekinek proposatutako «segurtasun globaleko egitasmoari».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.