Hancock, Porter, Tiersen eta Krall Donostiako 57. Jazzaldian

Musika jaialdia 2022ko uztailaren 21etik 25era egingo dute. Antolatzaileen asmoa da Zurriolako agertokian egitea berriro ere

Diana Krall berriro itzuliko da Donostiara. JAVIER ETXEZARRETA / EFE.
mikel lizarralde
2021eko azaroaren 9a
00:00
Entzun
Gorabehera eta murrizketa ugariko bi urteren ondoren, Donostiako Jazzaldiak ohiko itxura hartuko du datorren ekitaldian, 57.enean. Hala izatea nahi dute antolatzaileek, eta izen handiko musikariak Donostiara ekartzeko lanean izan dira azken hilabeteetan.

Horietako batzuen berri eman berri dute. Hiru pianista garrantzitsu izango dira jazzaldian: Herbie Hancock jazz musikari beteranoa, Hiromi azken urteetan izarra bilakatu den pianista, eta Yann Tiersen konpositore eta piano jole bretoia.

Jazzaldian izango diren hiru abeslariren berri ere eman dute antolatzaileek. Gregory Porter eta Diana Krall ondo ezagutzen ditu Donostiako publikoak, sarritan izan baitira biak ala biak jazzaldian. Haiekin batera, Kurt Ellingek parte hartuko du jaialdian.

Calexico musika talde estatubatuarrak ere baieztatu du Donostian izango dela.

Azken bi urteetan ezin izanda erabili Zurriolako hondartzako agertoki handia, eta hurrengo urtean hara itzultzeko nahia nabarmendu dute antolatzaileek. Agertoki horrek Keler izenaizango du, garagardo etxe horrek ordezkatuko baitu aurrerantzean Heineken, azken urteetanjazzaldiaren babesle nagusia izan dena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.