Errusiako Munduko Kopa: F multzoa. Suedia

Ezustea izateko ere ez

Ezustea izateko ere ez.
Aitor Manterola Garate.
2018ko ekainaren 17a
00:00
Entzun
Txapelketa guztietan azaltzen da aldez aurretik hautagaien artean ez zegoen selekzioren bat, eta ematen ditu ezuste batzuk, faboritoetako batek bidetik kentzen duen arte. Batek daki zein izan daitekeen jokalari multzo hori Munduko Kopa honetan, baina ez du ematen Suedia izango denik. Ez da azpi-azpiko taldeen artean egongo jokatu aurretik, baina erdialdekoen parera heltzen ere lanak izan ditzake.

Taldea du gainerako guztiaren oinarri, eta horren gainean eraikita dago jokoa. Lana ere badu, jakina, langile finak baitira suediar jokalariak. Zelaian ondo jarrita azalduko da baloirik ez duenean, eta erasoan, saiatzen ari den arren lagunartekoetan baloia behetik erabiltzen, ez du azaldu eraginkortasun handirik. Garai ez hain urrunetako joko zuzenari helduko balio gehiagotan, sikiera.

Joan zen Erik Hamren aurreko entrenatzailea, eta Janne Anderson da oraingo taldearen gidaria. Lehen ez bezala, selekzioko jokalariak talde apaletan dabiltza, bi izan ezik: Emil Forsberg (Leipzig) eta Victor Nilsson Lindelof (Manchester United). Gainerakoak Danimarkan, Grezian, Errusian, Eskozian edo Arabiar Emirerrietan ari dira. Tokitan geratu dira Arsenal, Bartzelona edo Juventusen jokatzen zuten Hendrik Larsson, Ljunbjerg eta batez ere, azkenaldiko izarra: Ibrahimovitx. Duela bi urteko Eurokopan utzi zuen taldea aurrelari handiak, eta izarra ordezkatzera ez da inor azaldu Suedian. Hori ere kalterako txapelketa honetako aurreikuspenetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.