GEHIEGIKERIA KASUAK

2015eko ekainaren 12a
00:00
Entzun
NBEren baketze indarrek 1990eko urteetan jaso zituzten sexu esplotazioari eta sexu gehiegikeriei buruzko lehen salaketak, Kanbodian, Ekialdeko Timorren eta Balkanetan. Ordutik, ugariak izan dira halako kasuak. Horra nagusiak:

2001: Kosovo. NBEko kasko urdinak iritsi zirenetik Kosovo sexu trafikorako taldeentzat «paradisu» bihurtu zela salatu zuten giza eskubideen aldeko hainbat elkartek.

2002: Afrika Mendebaldea. UNHCRk eta Save the Childrenek Sierra Leona, Liberia eta Gineako sexu esplotazioa salatu zuten.

2003: Kongoko ErrepublikaDemokratikoa. Nepalgo soldaduei sexu gehiegikeriak eragitea leporatu zieten, eta sei kasko urdin atxilotu egin zituzten. 2004ko txosten batean, 72 salaketa ikertu eta 20 egiaztatu zituen NBEk.

2004: Burundi. NBEren bake indarretako bi soldadu kanporatu egin zituzten, sexu gehiegikeriak egotzi ostean.

2005: Kongoko ErrepublikaDemokratikoa. Haurrei sexu gehiegikeriak eragiteagatik, Marokoko sei kasko urdin atxilotu zituzten, eta Hegoafrika eta Uruguaiko soldaduak ere nahasi zituzten auzi berean.

2005: Sudan. NBEko kasko urdinei bortxaketak eta sexu gehiegikeriak egotzi zizkieten.

2006: Haiti eta Liberia. NBEko ehun bat kasko urdini eta langile zibili haurrak bortxatzea, pedofilia eta prostituziorako giza trafikoa egotzi zizkieten. Emakumez soilik osatutako bake indarrak hedatu zituzten Haitin 2007an.

2007: Boli Kosta. Marokoko «dozenaka» soldaduk sexu gehiegikeriak egin zituztela egiaztatu zuen NBEk, tartean haurrei, eta kasko urdinak gotortu egin zituzten.

2014: Afrika Erdiko Errepublika. Bangiko aireportuko kanpalekuan Frantzia, Txad eta Ekuatore Gineako soldaduek sexu gehiegikeriak eragin zizkietela salatu zuten haur errefuxiatuek. Frantziako auzitegiak eta NBEren Minusca misioa auzia ikertzen ari dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.