Hipotekak %3,6 hazi dira 2017an, Hegoaldean

2018ko martxoaren 1a
00:00
Entzun
INEren datuen arabera, iaz etxebizitzak erosteko 20.273 hipoteka eman zituzten bankuek Hego Euskal Herrian. 2016an baino 709 gehiago dira (+%3,6).

Bankuek eta beste kreditu emaileek guztira 2.534 milioi euro mailegatu zizkieten etxebizitza erosi nahi zutenei. Hau da, batez beste 125.000 euro eskuratu zituztela bezeroek. 2016an ere hori izan zen maileguan hartutako dirua.

Kopuru horiek krisiaren aurretikoak baino nabarmen apalagoak dira. 2008an, esaterako, 40.315 hipoteka eman zituzten bankuek, eta batez beste 157.000 euro jaso zituzten etxebizitza erosi zutenek. 2011n hasi ziren hipotekak nabarmen gutxitzen, eta 2014an jo zuten behea, bakarrik 15.719 sinatu baitziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.