KRONOLOGIA

2015eko otsailaren 20a
00:00
Entzun
Berri asko izan dira Osasunaren inguruan azken hilabeteetan, eta batere ez ona.

Maiatzak 11

Espanyolek eta Osasunak bana berdindu zuten Cornella-Praten. Norbaitek 250.000 euro egin zituen apustu partida hala amaituko zela. Espainiako Futbol Liga Profesionalak (LFP) ikerketa hasi zuen partida horretako emaitza adostuta zegoelakoan.

Maiatzak 18

Osasunak 2-1 irabazi zion Betisi, baina maila galdu zuen.

Ekainak 16

Miguel Artxankok eta haren zuzendaritzak dimisioa eman zuen.

Ekainak 20

Bazkideek Javier Zabaleta buru duen Kudeaketa Batzorde bat aukeratu zuten.

Irailak 14

Batzarrak kontuak onartu zituen. Egun horretan eman zen zorraren berri: 66,5 milioi euro.

Azaroak 13

Espainiako Kirol Kontseilu Gorenak Osasunaren kontuen ikuskatze bat hasi zuen.

Azaroak 27

Nafarroako Parlamentuak, UPN, PSN eta PPren bozekin Osasunak Foru Ogasunari zor dizkion 53 milioi euroak moldatzeko foru legea onartu zuen.

Abenduak 10

Luis Sabalza izendatu zuten lehendakari.

Otsailak 17

Osasunako zuzendaritzak jakinarazi zuen 2,4 milioi euro falta direla kontuetatik. Angel Bizkai gerente ohiak LFPri aitortu zion klubak dirua eskaini ziela Antonio Amaya eta Jordi Figueras Betiseko jokalariei azken partidan Espainiako taldea galtzen utz zedin. Bizkaik, halaber, irregulartasunak salatu zituen kontuetan Artxanko lehendakari izan zen garaian.

Otsailak 19

Osasunak salaketa jarri du Iruñeko epaitegian klubaren kontuetatik 2,4 milioi euro falta direla salatzeko. Epaileak Espainiako Poliziari agindu dio iker dezala nora bideratu den diru hori gehi beste 1,4 milioi euro inguru.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.