Albistea entzun

EKOGRAFIAK

Armen gizartea

Amaia Garcia -

2023ko maiatzak 4

Armek beti eman didate beldurra. Gaztea nintzenean, ertzainek eramaten zituzten armak ikustean, beldurra sentitzen nuen, eta gaur egun poliziarekin topo egiten dudanean ere antzekoa sentitzen dut. Europan armak kalean ikustea ez da ohikoa; AEBetan, aldiz, ez da berdina. Bertan, armak erabiltzeko erraztasuna dago eta urtero pertsona asko hiltzen dira tiroketen ondorioz. Egoera hobeto ulertzeko, Almudena Ariza kazetariak erreportaje bikaina egin du RTVEko Españoles en conflicto saio berrian. Más armas que habitantes (Biztanleak baino arma gehiago) izenburua jarri dio lehen kapituluari, eta, ezinezkoa badirudi ere, bertako errealitatea azaltzen du izenburuarekin.

AEBetan oso erraza da arma bat lortzea. Estatu bakoitzak legedi eta arau desberdinak ditu pertsona batek arma bat eduki ahal izateko. Arma bat edukitzea askatasun eta eskubide bezala ikusten dute hango biztanleek, beren konstituzioak hala jasotzen duelako. Ariza Texas eta Nevada estatuetara joan da, eta han bizi diren espainiarren bizipenak jaso ditu. Texasen armen tradizioa sakratua da. Kanaria uharteetako emakume batekin topo egin du han. Armen defendatzaile sutsua da eta hotzikara sortu dit bere testigantzak. Bere familia armen kulturan hezi nahi du eta bere alaba nagusiari eskopeta txiki bat erosi dio armak nola erabiltzen diren ikas dezan.

Armen defendatzaileen bestelako testigantzak jasotzen ditu saioak, baina armen arriskuak egunero ikusten dituzten pertsonekin ere hitz egiten du. Horien artean dago Las Vegasen bizi den Valentziako irakasle bat. Bere eskolan tiroketa bat gertatzen bada, bere lehen eginbeharra lepoan daraman botoi bat zanpatzea da.

AEBetako gizartea alerta egoeran bizi da. Askok armak dituzte beren burua babesteko, baina arriskua zein den galdetzean, «pertsona gaiztoak» aipatzen dituzte. Pertsona gaizto horiek, haiek bezala, armatuak daude. Armarik gabeko gizarte bat lortzea ezinezkoa da haientzat. Arizak, asteazkenero, gatazka bat erakutsiko digu saio honetan. Atzo Hego Koreako gizartea aztertzen duen erreportaje berria eskaini zuten. Saio honetan euskaldunik agertuko den ez dakigu oraindik, baina argi dago urruneko gatazka hauek gertuko pertsonak hobeto ulertzeko aukera emango digula.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Izokin bat, Bidasoa ibaian gora. ©JOSE ARDAIZ GANUZA

Joan-etorriko arrainen balioa

Iker Tubia

Arrain diadromoen onura ekologiko eta kulturalak handiak direla adierazi dute Europako Diades proiektuaren emaitzek. Arrain horiek ibaitik itsasora edo itsasotik ibaira migratzen dute, eta haien populazioak arriskuan daude. Adituek babes neurri «bateratuak» eskatu dituzte.
Natalia Garriga eta Rosa Roma i Monfa, atzoko agerraldian. ©ARNAU PASCUAL / KATALUNIAKO KULTURA DEPARTAMENTUA

Kataluniak ehunka bikoizketa eta azpidatzi emango dizkie plataformei

Jakes Goikoetxea

TV3k bikoiztutako eta azpidatzitako film eta telesailak jartzen ari dira 'streaming' plataformen esku
Txokolatezko txalupa bat itsasoratu du gaur Albaolak

Uretaratze gozo-gozoa

Enekoitz Telleria Sarriegi

Txokolatez egindako 1.500 kiloko txalupa bat itsasoratu dute Pasaiako badian. Albaola Itsas Kultur Faktorian egin dute, Euskal Herri osoko gozogileen artean. Eta bai: flotatu egin du.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...