EHZ uztailaren 2tik 4ra egingo da

Jaialdiak 25 urte beteko ditu aurten, eta «ahal duten guztia» egin asmo dute ospatzeko

Jendea dantzan, 2019ko EHZ jaialdian, Irisarrin. BOB EDME.
Erredakzioa
2021eko martxoaren 2a
00:00
Entzun
Ez dute zehaztu non izango den, ez eta egitarauaren gaineko beste xehetasunik eman ere. Oraingoz, data baino ez: uztaileko lehen asteburuan, hilaren 2tik 4ra egingo dute aurten EHZ Euskal Herria Zuzenean festibala. Julen Oillarburu antolakuntzako kideak BERRIAri azaldu dionez, lantalde bat hasia dago biltzen festibalari aurten zer forma eman erabakitzeko. Hainbat herriko etxerekin hitz egiten hasiak direla ere aurreratu du, lekua finkatzeko.

Kontzertuak, ikusgarriak, hitzaldiak... Oraingoz, ohi duten egitarau askotarikoa lotzea da antolatzaileen asmoa, uneko osasun neurriei egokituta. Tokiko taldeei emango diete lehentasuna, baita pandemiak kalte egin dien eragileei ere.

Jaialdia, gainera, 25. urtemugara helduko da aurten, eta Oillarburuk iradoki du ospatzen saiatzeko arrazoi erantsi bat dela. Iaz, ekainaren 26tik 28ra ziren egitekoak, Irisarrin (Nafarroa Beherea), baina bertan behera utzi behar izan zuten azkenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.