Xabier Amuriza.
PASCALEN ESFERATIK

Zugunizu

2020ko martxoaren 7a
00:00
Entzun
Ni, zu, gu.
Nizugu, zuguni, gunizu.
Zugunizu.

Kontuz lehenki horien
modulazioekin!
«Ni» esan nuen eta
denak han zeuden.
«Neu» esan nuen eta
erdiak biratu ziren.
«Nerau» esan nuen eta
beste erdiak joan ziren.

«Neroni» esan nuen eta
batzuk itzuli ziren,
txiza egitetik bezala.
«Nihaur» esan nuen eta
zerurantz begiratu zuten,
hegaberak agertu bailiran.

Esperientzia aberatsa izan zen.
Euskara errazean idazteko,
komeniko da, beharbada,
erdaratik saiatzea.
Kontua da nik erdaraz
ez dudala ongi idazten.

Alderantzizkorik balitz,
ez dakit zeren seinale
izan litekeen.
Ez ditut ezagutzen
hizkuntza guztiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.