MOTZEAN

2014ko urriaren 21a
00:00
Entzun
Munduko lasterketa onena?

Hiru: Euskal Herrian Zegama-Aizkorri, Italian Gir di Mont eta Suitzan Sierre Zinale.

Mendi kutuna Euskal Herrian?

Anboto. Arraroa dirudi, Gorbeian entrenatzen naizelako gehien, baina Anboto izugarri gustatzen zait.

Beste distantziarik probatzeko asmorik?

Ez, oraingoz ez. 21 urterekin ultratrail bat probatu nuen, baina asko sufritu nuen. Egia esan, ez daukat burua ultratrail bat egiteko bezain nahasita (barrez). Beti esan izan dut ultrak gizonentzat direla, eta, oraingoz, ni haur bat besterik ez naiz. Gehiago ikasi behar dut.

Entrenatzeaz gain, bada beste sekreturik?

Ez, entrenatzea da sekretua. Teknika eta norberaren ezaugarriak tontakeriak dira. Entrenatuz gero, arazo gehien sortzen dizun horretan ere hobetuko duzu.

Beste zaletasunik?

Ahal dudan denbora guztian emaztearekin egotea, orain tarteka elkarrengandik urrun bizi garelako. Badaukat beste zaletasun bat: arrantza. Baina ez daukat astirik, eta oso gutxi arrantzatu dut azken urteetan.

Nola ikusten duzu geroa?

Goizean goiz jaiki eta familiarekin ikusten dut neure burua, tarteka entrenatzera joaten; baina ezin jakin, une batetik bestera erabat alda liteke dena.

Eta oraina?

Orain oso pozik nago: emaztearekin, pertsona onenez inguratuta, gustuko dudan kirolean.

Ametsik?

Munduko txapelduna edo, gutxienez, Europakoa izatea. Gertu egon naiz, brontzezko bi domina ditut, baina espero dut urrezkoren bat lortu ahal izatea. Lortzen ez badut, ez da ezer gertatuko. Dena emanez gero, kito.

Zenbat lasterketa egin dituzu aurten?

Zehatz-mehatz ez dakit, baina 60 bat bai gutxienez. Marka 66an daukat, eta zaila izango da haustea, baina saiatuko naiz.

Amaitu da denboraldia?

Ez, uste baino gehiago luzatuko dut. Hilabete eta erdi inguru falta zait. Frantzia, Katalunia eta bizirik eusten badiot Italiara ere joango naiz oraindik [barrez].

Nolakoa izango da 2015an Zincarentzat?

Aparta! Aita izango naiz, eta etorkizuna beltz ikusten dut [barrez]. Familiarekin denbora gehiago igaro nahi dut, baina aldi berean lasterketak egiten segitu beharko dut haiei jaten emateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.