Euskal presoak. Xabier Alegria aske

Atxilotu eta gero, autoa

Rubalcabak Barne ministro zela iragarri zuen zigorrak gogorrak izango zirela, eta fiskalaren eskaeren gainetik zigortu zituen auzitegiak.

Enekoitz Esnaola - Gurutze Izagirre
2015eko apirilaren 22a
00:00
Entzun
Egin egunkaria eta irratia ixtearekin batera, beste hainbat auzi ireki zituen Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epaileak, eta sumario guztiak batuta egin zuten 18/98 makrosumario gisa ezagutu zena gero.

Epaiketa 2005eko azaroan hasi zuten, eta hamasei hilabetez luzatu zen, auzi saioa zen aldiro auzipetu guztiek Madrilera joan behar izan zutelarik. Auzitegi Nazionalak propio beste areto bat prestatu behar izan zuen hainbeste auzipetu hartzeko. Casa de Campon atondu zuen, Madriletik kanpo aldera dagoen gune batean.

Hamabi eta hemezortzi urte arteko kartzela zigorrak jarri zituen Auzitegi Nazionalak; fiskalak eskatutakoak baino are handiagoak, handienak Xabier Alegriarentzat eta Jose Luis Elkororentzat. Auzitegi Gorenak 2009ko maiatzaren 26an ateratako autoan, zigor batzuk kendu eta beste batzuk leundu egin zituen, baina Alegria izan da luzeenetakoa bete behar izan duena.

2007ko azaroaren amaieran, artean Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministro zela, iragarri zuen zigorrak handiak izango zirela. Eta urte hartan bertan, hilaren 30ean epaiaren filtrazioa atera zen. Epaitutako 52 lagunetatik 46 atxilotzeko agindua eman zuen epaileak. Espainiako Polizia eta Guardia Zibila atxiloketak egiten hasi zen. Autoa, baina, abenduaren 19an dago sinatua. Ordurako Soto del Realetik pasata, eta sakabanatzen hasita zeuden presoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.