Groenlandian uste baino azkarrago ari da urtzen jela

Groenlandia, urtuta. S.M.OLSEN / DMI.
2019ko uztailaren 31
00:00
Entzun
Munduko Meteorologia Erakundearen arabera, inoiz baino jela gutxiagorekin geratuko da uda honetan Groenlandia, Europan egunotan diren tenperatura altuen eragina agerikoa baita han ere. Hilabete honetan jada 160.000 milioi tona izotz galdu dituela adierazi dute, eta zinetan ezohikoa dela egoera. Erakundeko arduradunek ez dute zalantzarik: «Aldagai guztiek toki berera garamatzate: fenomenoa klima aldaketarekin lotuta dago». Abisua eman dutenen artean dago, baita ere, Liejako Unibertsitateko aditu Xavier Fettweis: 2050erako egindako proiekzioa atzo bete zela ohartarazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.