Irudia. Zornotza

Eraso matxistak gaitzetsi dituzte

MARISOL RAMIREZ / FOKU.
2021eko uztailaren 20a
00:00
Entzun
Eraso homofobo bat eta eraso matxista bat salatu dituzte Zornotzan (Bizkaia). Joan den ostegunean jazo ziren gertaerak, uztailaren 15ean. Mugimendu feministak azaldu duenez, mutil gaztez osaturiko talde batek egin ditu erasoak: mutil kuadrillak denbora bat zeraman neska-mutil batzuei jazartzen, eta, 15ean, kalean jarraitu, mehatxatu eta iraindu, eta harriak jaurti zizkieten. Erasoak salatzeko, elkarretaratzera deitu zuten atzo mugimendu feministak eta Akelarre aniztasun taldeak. Gogoratu zuten duela hilabete ere antzeko gertaera bat izan zela herrian, eta beste mutil gazte batzuek LGTB kolektiboko bi kide jipoitu zituztela. Ondorioz, ostegunekoaz geroztik bi kideak « jazarriak eta jipoituak izateko beldurrez» ibiltzen direla salatu dute. Hala, «pedagogia feminista egiteko premia» azpimarratu dute: «Ezinbestekoa da; gure biziak daude arriskuan».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.