Greba porlanaren eratorrien Arabako enpresetan

2021eko abenduaren 14a
00:00
Entzun
Aurtengo inflazio handia lan hitzarmenak berritzea oztopatzen ari da, patronala saiatzen ari delako prezioen gorakada osorik soldatetara ez eramaten, eta sindikatuak borrokan ari direlako langileen erosteko ahalmena ez txikitzeko. Dialektika horren ondorioz, ez da akordiorik Arabako porlanaren eratorrien hitzarmenean, eta sindikatuek bi eguneko greba batera deitu dituzte sektoreko langileak, aste honetako ostegunean eta ostiralean.

CCOOk eman du grebaren berri, baina sektoreko beste hiru sindikatu nagusiek ere bat egin dute lanuztearekin (UGTk, LABek eta ELAk). Uste dutenez, patronala ez da gai izan «arrazoizko proposamen bat aurkezteko bizitzaren kostuaren igoera eta azken bi urteotako soldaten izoztea konpentsatzeko». Sindikatuek ohartarazi dute grebak geratu egin dezakeela Arabako eraikuntza, porlanik gabe utz ditzakeelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.