SOSLAIA. Abu Qatada

Hamalau urte igaro eta gero, absolbituta

Samara Velte -

2014ko irailak 25
Jordaniako Estatu Segurtasunerako Auzitegiak aske utzi du Omar Otman Abu Qatada apaiz musulmana. Al-Qaedaren eta muturreko beste zenbait erakunde islamistaren Europako zutabe nagusietakoa izatea leporatzen zioten; duela hiru hilabete beste kasu batean absolbitu zuten, beraz, orain ez dauka kargurik bere aurka.

Qatadaren kasuak historia luzea du; Erresuma Batuan jasotako arreta mediatikoagatik bihurtu zen ezagun. Jatorriz palestinarra da Qatada: Betleemen jaio zen 1960an; artean Israelek okupatu gabe zeukan Zisjordania, eta horregatik du Jordaniako herritartasuna. 90eko hamarkadaren hasieran heldu zen Erresuma Batura; Jordanian torturatu egin zutela argudiatuta, babes politikoa eskatu zuen, eta Londresek onartu egin zion 1994an. Denborarekin, baina, arreta handia bereganatu zuen, sermoietan AEBen eta Israelen aurkako mezu esplizituak ematen zituelako. Irailaren 11ko erasoen ondotik, Erresuma Batuak terrorismoaren aurkako politika gogortu zuen; horrek susmagarriak akusazio formalik gabe atxilotzea ahalbidetzen zion. Qatada 2002an sartu zuten espetxean, eta hiru urte geroago Jordaniara deportatzen ahalegindu ziren.

Gatazka luzea hasi zen orduan: Qatadak Europako Giza Eskubideen Auzitegiraino jo zuen, eta hark arrazoia eman zion, Jordanian bidezko epaiketarik jasoko ez zuela argudiatuta. Azkenean, Ammanek hitzarmen bat sinatu behar izan zuen, eta iaz deportatu zuten. Atzo, azkenean, Jordaniako auzitegiak epaia eman zuen: nahiko frogari ez dagoenez, ezin diote ¬ęterrorismoa¬Ľ egotzi, eta, beraz, libre da kargu guztietatik.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna