Amaia Garcia.
EKOGRAFIAK

Zuritzaileak

2022ko uztailaren 21a
00:00
Entzun
Gaurko zutabea idazteko inspirazioa ezabatu egin diren txio batzuetatik lortu dut. Amorrua ematen dit haiek ezabatu dituztelako, batez ere berriro irakurtzeko aukera ez dudalako eduki. Gai honen inguruan azalpen onak emateko oinarri hori faltako zait, baina beste bide batzuetatik bilatu dut gertatutakoaren informazioa.

Pol Granch abeslari eta aktorearen inguruan hitz egiten zuen txio sorta horrek. Agian izen horrekin ez dakizue nortaz ari naizen, baina Elite telesaila ikusi baduzue eta Phillipe Florian printze frantseraren rola jokatu zuen aktorea dela esaten badizuet, badakizue nortaz ari naizen. Telesail horretan, pertsonaia bortxaketak egiteagatik salatu zuten. Bere pertsonaiak eskolako kideen barkamena jaso zuen azkenean, eta bere jarrera bortitza ahaztu egiten da azkeneko denboraldian. Sona handia izan zuen telesailak horrelako mezu ezkorrak zabaltzeagatik. Bortxatzailea biktima bihurtu zuten.

Dirudienez, bere pertsonaia eta Pol Granch bera antzeko egoera batean egon daitezke. Granchek Natalia Lakunza abeslariarekin harreman bat izan zuen. Nafarroako abeslariak bere erlazioan pasatutako egoera batzuk salatu ditu. Bi abeslariek abesti bat egin zuten, eta Granchek eszenatokiaren gainean bakarrik abesti hori kantatu zuenean, Lakunzaren zatia burla moduan egin zuen. Lakunzak ere Granchek edukitako jarrera negargarriari erantzun egin zion. Ezabatu egin den txio sorta horretan, egoera hobeto azaltzen zen, eta Granch homofoboa eta matxista dela adierazten zen. Txio sorta hori ezabatzeko arrazoia txiolari horrek jasandako presioa izan da. Bertan, aurreko astean RTVEn argitaratu zen AtenciĆ³n Obras saioan Granchi berari egindako elkarrizketaren zati batzuk agertzen ziren. Saio horretan aurkezle den Cayetana Guillen Cuervok Granchi bidea eman zion bere jarreraren azalpenaren berri eman eta barkamenak emateko. Egia esan, hitz nahiko hutsak iruditu zaizkit. Saioaren zatiak ikustean, Granchen burua zuritzeko egin den saioa dela dirudi. Bere jarreramatxista eta homofoboak ezabatu egin dira, eta, Elite telesaileko pertsonaiaren antzera, printze urdina bihurtu da. Egoera nahiko larria iruditzen zait musika eta telesailen munduan erasotzaileak zuritzen jarraitzen direla ikustea, eta biktimak alde batera uzten direla sentitzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.