Noiz sortua: 2018-09-04 00:30:00

EKOGRAFIAK

Garaian garaikoa

Lander Arretxea -

2018ko irailak 4

Euskarazko (helduentzako) telesailik gabeko tartea baino luzeagoa egingo zitzaizun agian. Game of Thrones-en denboraldi berrirako itxaronaldia baino astunagoa. Edo kontrara, abuztuko Gaur Egun bat baino laburragoa akaso. Berdin dio. Bukatu da uda —uste hori oso zabaldua badago ere, iraila ez baita uda, inolaz ere—, eta eskerrak. Bukatu dira jai handi eta Aste Nagusiak, ditxosozko suak, aurre denboraldiko norgehiagokak, funtzionarioen opor egunak, astelehen-astearte-asteazken iluntzetako garagardoak, eta «lasai, uda da» aitzakiapean hartutako lizentzia guztiak. Akabo.

Orain iraila dator, bere asmo handiegi, koaderno berri eta izen emate optimistekin. Hasiko dira egunak laburtzen, gizenduko dira pixkanaka egunkari mehetuak, helduko da ETB3 Iruñerrira, euria bazter guztietara. Uda osoan etxea apenas zapaldu duzun hori, sofaren goxoan gotortuko zara berriz. Eta bertatik begira jarrita, gogoratuko duzu bazegoela zerbait, hor nonbait, dela salan, dela logelan, dela sakelakoan edo auskalo zer beste gailutan, egun grisak gatzozpintzen zituena udaren promesa tentagarriek bere besoetatik urrundu zintuzten arte: telebista.

Beti bezain zintzo topatuko duzu, gainera, zu entretenitu, (des)informatu, zapuztu eta aspertzeko pronto, urrun igaro dituzun hilabeteongatik azalpenik eskatu gabe. Lagunek, maitaleek, ezagunek eta eguraldiak erantzuten ez dutenean, zure zazpigarren aukera izateko prest. Asmo eta saio berriekin, oraindik kendu ez dituztenekin, eta bai, baita betiko errepikapenekin ere —ezin rantxerarik gabe bizi—.

Horrenbesteren trukean —nork emango dizu hori guztia, ezer eskatu gabe?—, arreta pittin bat merezi luke. Baina ez, jarraituko duzu, esker txarreko horrek, eguzki izpi erdi bakoitza aitzakia hartuta irailari abuztu tankera emateko ahaleginean, pantailetatik urrun. «Garaian garaikoa» leloak barazkientzat soilik balioko balu bezala, sofaratze ekidiezin hori ahal beste atzeratzen. Eskerrak irailarekin batera Ekografiak datozen bueltan, arreta hori eskaini eta zu eta telebistaren artekoa errazteko asmoz. Lezio adina fikziorekin; ahal dela hitz jokorik gabe; tokatzen denean, gurtzeko eta egurtzeko gertu. Ikasturte honetan, Miren Maniasekin batera, ni neu. Asmo handiegiekin eta su artifizialik gabe.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Ekainaren 2an eguneratua, 19:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan bi lagun hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez. Bost positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta lau gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.406 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.068 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Aritxulegiko gaina, Nafarroa eta Gipuzkoa artean. ©

Nafarroako Gobernuak «jarrera zuhurra» du lurraldeen arteko joan-etorriekin

Berria

«Autonomia erkidego guztiek dute lurralde mugakideen artean mugitzeko helburu bera, baina litekeena da erritmoa berbera ez izatea», esan du Javier Remirez gobernuko bozeramaileak. Salvador Illa Espainiako Osasun ministroak atzo esan zuen hirugarren fasea bukatu arte ezingo dela autonomia erkidego batetik bestera bidaiatu. 

Heriotza kopurua asteka, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. ©INE

Nabarmen goratu da izurriak eragindako heriotzen kurba

Edu Lartzanguren

Espainiako Estatistika Institutuak grafiko bat argitaratu du, erakusteko izurriak nola eragin duen heriotza tasan.

Pedro Sanchez Espainiako presidentea, gaurko lehen agerraldian, Kongresuan. ©J. J. Guillen / EFE

Espainiako Kongresuak larrialdi egoeraren seigarren luzapena onartuko du gaur

Paulo Ostolaza

Ekainaren 21 arte luzatuko dute; printzipioz, azken aldiz. Sanchezek iragarri duenez, «hirugarren fasean sartzen diren autonomia erkidegoetan hango presidenteak erabakiko du nolakoa izango den fase hori».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna