IRLEN SAREA

Japoniarren erasoa

Gorka Julio -

2019ko otsailak 9
Japoniak bere herritarren gailu konektatuak erasotzeko erabakia hartu du. Etxeko gailuak hackeatu eta horien kontrola eskuratzea izango du helburu inkesta moduko horrek. Japoniar informazio eta komunikazioetarako teknologien institutuak egingo du. Era horretako erabakiak hartzea arraroa izan badaiteke ere, zentzuduna izan daiteke.

Gailu konektatuak gero eta gehiago ditugu eta horietako asko ez daude egon beharko luketen eran segurtatuta. Arazoetako asko, erdia baino gehiago, konektatutako kamara eta routerren bidez gertatzen dira.

Batzuetan gailuak zaharkituta daude eta erasotzaile batek balia ditzake. Beste kasu batzuetan, sarbidea segurtatzen duten pasahitzak ohikoak dira edo aldatu gabe daude; erasoa bereziki erraza bihurtzen da horrela.

Inkesta teknologiko horretan erabiliko diren teknikak guztiz zabaldu ez badituzte ere, badirudi bigarren estrategia erabiliz saiatuko direla. Konektatutako gailuei erastuko diete, ohiko eta pasahitz lehenetsiekin, eta sartzerik lortuko balute, jabea oharrarazi, eta aldatzeko eskatu.

Eskala handian eta publikoki egiten den horrelako «inkesta aktibo» moduko lehenengotarikoa da. Helburu nagusiak dira Tokioko Olinpiar Jokoetarako segurtasuna hobetzea eta erasotzaileek erabiliko lituzketen eraso bide arruntenak moztea.

Gobernu batek bere gain era horretako erasoak bideratzeko gaitasuna izateak beste eztabaida batzuk irekitzen ditu. Hartutako erabakia kontu zehatz batzuetara mugatua dago, baina etorkizunean bide beretik zer egin daitekeen ez dago hain argi.

Bide batez, inkestaren bidez lortuko diren informazioekin, datu base bat osatuko dute. Datu horiekin etorkizunean egin daitekeenari buruzko zalantzak daude; segurtasuna hobetzeko erabili daitekeen bezala, aurkitutako gailuak erabiliz erasoak bideratzeko aukera eman dezake. Espero liteke gobernuaren partetik ez izatea, baina datu base esku desegokietan eroriko balitz?

Ikuskaritzak leku guztietan egiten dira. Eta Japonian egingo duten hori, lehena izanik ere, azpiegituren segurtasunari buruzko kezka serioa erakusten du. Gardentasunez publiko egiteak ere garrantzi berezia dauka. Beste leku askotan, ezkutuan egiten dena argitzeak herritarrekiko konpromiso minimo bat erakusten duelako.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna