Amaia Garcia.
EKOGRAFIAK

Printze faltsua

2022ko otsailaren 8a
00:00
Entzun
Emakumeoi printze urdinaren ipuina modu ezberdinetan kontatu digute. Maitasun erromantikoaren pertsonaia oinarrizkoena da, eta horren ondorioz, urteetan emakume asko printze urdinaren bila ibili dira. Horren adibide asko izan ditugu fikzioan, Pretty Woman edo Edurnezuri esaterako. Fikzio horrek emakumeen desioetan eragina izan du eta gaur egun askok gizon perfektuaren bila jarraitzen dute.

Horren adibide, The Tinder Swindler (Netflix) dokumentala dugu. Bertan printze urdin horren bilaketa egiteko Tinder erabiltzen duten emakumeen esperientzia ezagutu dugu. Ametsetako printzea aurkitu dute, baina emakume horiek ez zuten espero printze hori bere amesgaiztoetan amaituko zuela. Tinder ligatzeko gehien erabiltzen den aplikazioa da, eta dokumental horretan hiru emakumeek bertan izan duten esperientziaren testigantza jasotzen da. Hiru emakume horiek Simon Leviev printzea ezagutu dute aplikazio horretan, eta Levievek luxuzko bidaiak eta opariak egiten zituen. Hiru emakume horietatik bik Levieven bikote zirela uste zuten, baina hilabeteak pasatu ahala, bere printze urdinak diru eske hasiko zela ez zuten espero. Diru horrekin Levievek beste emakume batzuei opariak egiteko aukera edukiko zuen, eta bere luxuzko bizitza sostengatzen zuen.

Iruzur perfektua zirudien, baina emakume horiek bere testigantzak hedabideei helarazi ostean, ikerketa bat sortu zuten Levievengana iristeko. Gizon hori emakumeen xalotasunaz baliatu nahi zen, eta emakume horiek egoera hori salatzeko intentziorik ez izatea espero zuten. Aldiz, Cecilie Fjellh¿yek bere telefonoan zituen froga guztiak jaso zituen, eta modu horretan, Norvegiako hedabide batek ikerketa bat egin zuen, eta orain Netflixeko dokumental apart hori ikusteko aukera izan dugu.

Pernilla Sjoholm eta Ayleen Charlotteren testigantzak ere oso beharrezkoak dira iruzur hori hobeto ulertzeko, eta Levievengana iristeko. Charlotteren kasuan, Leviev iruzurgile bat zela Norvegiako hedabidearen ikerketari esker konturatu zen, eta azkenean bere mendekua egiteko aukera izan zuen. Dokumental horrekin argi geratzen da iruzurrak egiteko bideak handitu egin direla. Emakumeen sororitatea agerian geratzen da, eta horri esker, Cecilie Fjellh¿y eta Pernilla Sjoholm lagunak egin dira gainera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.