EKOGRAFIAK

Izarren boterea

Miren Manias -

2018ko ekainak 22
Gerard Pique ez da Antoine Griezmannen erabakiaren erantzulea». Carles Pujol Bartzelonako jokalari ohiak egindako adierazpenak dira; haren laguna den Piquek ekoitzitako dokumental polemikoaren harira. Atletico Madrilen geratu ala Bartzelonan jokatzen hasi erabaki behar zuen Griezmannek, eta modu berritzailean eman nahi izan du horren berri. Telebistaz, hain zuzen. Movistar+ telekomunikazio operatzaileak erosi zituen La decisión 30 minutuko dokumentalaren eskubideak; prime time ordutegian emateko, ordainpeko #0 katean.

Zergatik sortu du polemika? Batetik, bi aldeetako inori gustatu ez zaiolako Griezmannek erabilitako bidea; eta, frantsesak Bartzelonari ezetz esateaz gain, klub horretako jokalari baten produkzio etxeak ekoitzi duelako dokumentala. Egia esan, futbol jokalari baten etorkizunari lotutako albistea zuzenean zabaltzeko bide hori ez da ohikoa. Are gutxiago Leo Messiren, Cristiano Ronaldoren edota Neymar da Silvaren mailako jokalari baten kasuan. Realean lehen pausoak eman zituen gazte hura munduko onenen artean da jada. Horregatik, Bartzelonaren eta Atletico Madrilen arteko hautua ez zen gauza erraza. Griezmannek hilabeteak eman ditu klubekin negoziatzen; baita audientziarekin eta telebistekin jolasten ere.

La decisión baino lehenago, Atletico Madrileko jokalaria TF1 kateko Quotidien saioan izan zen. Zehazki, esan zuen giroz aldatzeko probabilitatea 6koa zela 1etik 10eko eskalan. Talde berean geratzeko aukera, aldiz, 7koa. Edozein kasutan, hurrengo bi asteetan erabakiko zuen zerbait. Maiatzean, Bein Sports kateko kazetari batek Real Madrileko fitxaketa posibleaz galdetu zion Griezmanni. Kasu horretan, baina, «nahikoa da» erantzunarekin amaitu zuen elkarrizketa. Orain aste batzuk, berriz, honako hau esan zuen prentsaurreko batean: «Erabakia hartua dut, baina gaur ez da eguna». Dokumentala eman gabe zen oraindik.

Frantsesak 63.000 euro irabaziko ditu egunean datorren denboraldian —23 milioi garbi urtean—. Soldata izarra; justuki, telebista kateak haien aginduetara jartzeko boterea ematen diena. 2007an, Portugaleko lehen ministro ohiaren zuzeneko elkarrizketa bat eten zuten SIC Noticias katean, Jose Mourinho futbol entrenatzailearen irudiak erakusteko. Nork du erantzukizuna?

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna