ERREZETA

Txipiroiak plantxan, borraja eta erremolatxarekin

IDOIA ZABALETA / FOKU

Iker Markinez - Kuko jatetxea, Ormaiztegi

2019ko urtarrilak 12
OSAGAIAK 4 LAGUNENTZAT

Borraja sorta bat

12 txipiroi (hobe txikiak badira)

2 erremolatxa

2 baratxuri ale

Gatza

Oliba olioa

1. Lehenik, erremolatxa egosi behar da. Horretarako, lapiko bat urez bete, eta berotzen jarri. Han egosi ordubetez, gutxi gorabehera.

2. Atera erremolatxak, eta, hozten direnean, zuritu eta xafletan moztu. Ondoren, gorde.

3. Borrajak ongi garbitu, eta zati luzeetan moztu. Beste lapiko bat urez bete, gatz pitin bat bota eta berotzen jarri. Irakiten hasten denean, borraja zatitxoak hara gehitu. Egosi hamabost bat minutuz. Ondoren, ondo hoztu, ura ongi kendu, eta gorde.

4. Txipiroiei gatza bota, eta aurrez ondo berotutako zartagin batean pasatu, minutu bat alde bakoitzetik, oliba olioarekin eta gatz pitin batekin.

5. Txipiroiak erretilu batera atera, eta zartagin berberean baratxuri aleak puska txikietan gehitu, beste oliba olio txorrotadatxo batekin.

6. Jarraian borrajak gehitu; horrela, berotzearekin batera, txipiroiek zartaginean utzi duten zaporea hartuko dute barazkiek ere.

7. Bukatzeko, plateraren erdian jarri txipiroiak, eta, aldamenean, borrajak eta gorderik ditugun erremolatxa zatiak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna