gorka julio
IRLEN SAREA

Pirata nire laguna da

2019ko urtarrilaren 26a
00:00
Entzun
El Pirata és el meu amic, (pirata nire laguna da) ama batek 3 urteko alaba Gretari grabatutako bideoak fenomeno biral bat sortu du sarean Twitterren. Bideoan gitarra eskuan duela, Greta gitarra jotzen eta abesten agertzen da. Asmatutako abestia zabaltzen hasi denean, espero gabeko zerbait gertatu da: jendea bertsio propioak egiten hasi da.

Lehenak bertsio originalaren antzekoak ziren, doinu ezberdinetan batzuetan. Gero, beste estiloetara salto egiten zuten bertsiogile batzuek eta metal, punk, rock, klasikoak eta kuriosoakestilo moduan hedatu dituzte. Esaldi bakarreko abestia osatu eta letra berria jarri diotenak etorri dira ondoren, bideoz eta sare sozialetako mezuez osatutako collage bat osatuz.

Pentsatuta, sortu dutena bera, ingurune digitalean pirata bezala izendatzen ditugun jarreren laburpen ona da. Pirata batek ezagutza hartu eta nahi duen bezala erabiltzeko hautua egin ohi du. Pirataren ustetan, ezagutzak denona izan beharko luke, eta, beraz, behar duena erabiltzera ohituta dago. Hartzen duen hori erabili ondoren, ez du erreparorik aldatu, hobetu eta jendearen esku uzteko, berari balio izan dion hori, hurrengoari balio diezaion eta berarekin disfruta dezan edo, ze krixto!, nahi duena egin dezan.

Jarrera piratak kritikatzen dituzte maiz, kulturaren alorrean adibidez, industria deitzen diogun horren mesedetan, industria izendatzeagatik, kultura sortzaile nagusi edo bakar esan nahiko bagenu bezala. Haatik, demostratuta dago kultur sorkuntzaren parte handi bat hortik kanpo sortzen dela. Gure kasuan, sortu behar da merkatuek erantzun ezin dituen, baina beharrezko diren, mila gauza daudelako, eta denetara era horretan iristea ezinezkoa litzatekeelako. Kafe katilua eskuan dudala, irratia piztu eta Hedoi Etxarte entzun dut orduan kultura pirata (gor)aipatuz. Filmez ari da, denok erabiltzen ditugun, baina legaltasun zalantzagarria duten deskarga atariei eta euskarazko azpidatziei buruz mintzo da. Era bakarra dira film berriak jatorrizko bertsioan baina euskaraz kontsumitzeko.

Orduan jabetu naiz, Gretaren abestia, Hedoiren esaldia eta hacker kulturak harreman estua eta uste baino etorkizun gehiago dutela. Sortzeko irudimena, eraldatzeko gaitasuna eta elkarbanatzeko grina agortzen ez diren bitartean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.