Amaia Garcia.
EKOGRAFIAK

Hausturak

2023ko urtarrilaren 17a
00:00
Entzun
Bikote baten hausturak askorako eman dezake. Liburuak, gidoiak, koplak eta abestiak idatzi dira horren inguruan. Pantaila handian eta txikian haustura baten ondorioz egin diren lan asko ikusi ditugu. Istorio horiek dramaz beterik egoten dira askotan, baina lan horiek idazteko ezinbestekoa izaten da amorrua. Horrelako istorioak asko gustatzen zaizkigu, eta arrakasta izaten dute beti.

Amorruz beterik agertu zaigu Shakira bere azken abesti eta bideoklipean. Ostegunean argitara atera zen bideoa, eta mundu osoan ezagun egin den abestia da. Horrelako abesti edo lanak sortzeko, askotan sortzaileek buelta asko ematen dituzte, eta errima eta kopla nahiko landuak egiten dituzte. Abesti horretan errima oso agerikoak aurkitzen ditugu, eta zuzenean bere bikotekide ohiaren izena agertzen da. Errima erraz horiek Shakirak ohituak gaituen erritmo dantzagarri batekin iritsi dira gure pantailetara. Iraultza eragin du hedabideetan eta sare sozialetan.

Ostegunetik hona, asko hitz egin da abestiaz. Kritika on eta txarrak jaso ditu, eta mugimendu feministan ere eztabaida piztu da abestiaren hitzen inguruan. Sare sozialetan marka askok abestiaren berri jakin dutenean, promozio eta publizitate desberdinak egin dituzte abestiaren zati batzuekin; batez ere abestian aipatzen diren markek ondo baliatu dute aukera. Abesti horrek eragin duen tsunamiari lotuta, euskarazko bertsio laburra entzuteko aukera izan dugu Kai Nakairi esker.

Denok gure iritzia eman dugu abestiaren inguruan, eta iritzi guztien artean, argi dut Shakirak nahi zuena lortu duela. Piqueren aurkako abesti horrek futbolari ohiaren inguruan harrabotsa piztu du, eta Ibai Llanosen saio batean Casio erloju batekin agertu da. Pique bere bikotekide ohiaren abestian agertzen diren markak erabiltzen hasi da. Nire ustez, horrek toki txarrean uzten du.

Abestiaren arrakastaren ondoren, Shakira ospatzen ikusi dute Bartzelonako etxean. Argi dago bere helburua lortu duela. Abestian aldarrikatzen duen bezala, negar egin ostean emakumeek fakturatu egiten dutela dio. Abestiaren bitartez, bere bikotekide ohia makurrarazi du, eta haustura horri errentagarritasuna atera dio. Ez dakigu nola amaituko den bien arteko borroka, baina argi dago lehen partida irabazi egin duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.