Barazki, lekale eta arroz hanburgesa

JON URBE / FOKU.
Iker Markinez.
2021eko urtarrilaren 9a
00:00
Entzun
OSAGAIAK4 HANBURGESA EGITEKO
100 gr. arroz integral.
100 gr. dilista.
30 gr. kinoa.
150 gr. leka.
50 gr. txanpiñoi.
Azenario 1.
50 gr. olo maluta.
Gatza.
Piper beltz hautsa.
Kurri hauts pixka bat.
Frijitzeko olioa.

1. Barazki guztiak puska txikietan zatitu, eta egosi denak batera, hamabost bat minutuz. Gatza ere gehitu. Ondoren, ur soberakin guztia kendu, iragazi, eta gorde.
2. Dilistak egosi hogeita hamar bat minutuz, ur irakinetan, gatz pittin batekin. Hamabost bat minutu eta gero, kinoa ere gehitu; ondoren, iragazi eta gorde.
3. Arroz integrala 45 bat minutuz egosi behar da, gatz pittin batekin baita ere. Azken bost minutuetan, olo malutak gehitu. Ondoren, sua itzali, eta utzi lapikoan, hoztu arte. Hotza dagoenean, ontzi handi batera atera.
4. Ontzi honetara aurrez egositako barazkiak gehitu, baita dilistak ere. Piper beltz hautsa gehitu, kurri koilarakada txiki bat ere bai. Guztia ongi nahastu, paper film edo transparenteaz ontzia estali, eta hozkailuan egun oso batez gorde.
5. Ondoren, normalean hanburgesak egiten ditugun moduan, eskuaren laguntzaz forma borobila eman eta zanpatu.
6. Jarraian, olio zurrusta bat bota zartagin batera, eta beroa dagoenean, bertan frijitu hanburgesak. Ukitu gabe, pare bat minutuz eta kontu handiz, buelta eman, eta beste pare bat minutuz frijitu.
7. Ondoren, zuen gustura zerbitzatu platerean, piper batzuekin adibidez, edota nahi izanez gero, hanburgesa ogian, gaztarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.